Albistea

Irailaren 3ra arte Hik Hasi-ren bulegoa itxita egongo da

Irailaren 3ra arte Hik Hasi-ren bulegoa itxita egongo da

Abuztuan Hik Hasi itxita egongo da. 

Irailaren 2an itzuliko gara.

Opor onak pasa denok!

Albistea

Aukera libreko zientzia-espazioen inguruko formazioa antolatu du Azkoitiko Bizilore eskolak martxoaren 9rako

Aukera libreko zientzia-espazioen inguruko formazioa antolatu du Azkoitiko Bizilore eskolak martxoaren 9rako

Zein material erabiltzen dugu? Zein eduki lantzen ditugu? Zer proposamen egin ditzakegu? Zein ideia garrantzitsu eramango ditugu aurrera? Zein ideia eta irizpide dira kontuan hartu behar direnak ezagutzara eramaten gaituen zientzia-espazio baten prestakuntzan eta funtzionamenduan?

Galdera horiei erantzuteko formazioa antolatu du Azkoitiko Bizilore eskolak martxoaren 9rako "Aukera libreko zientzia-espazioak: aukerak eta mugak" izenburupean.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Hik Hasi

Edu Apodaka: “Nire utopia egungo eskola desagertzea da. Gizarte bizitzatik aparte dagoen sistema moduan desagertzea eta gure bizitzan integratzea”

Edu Apodaka: “Nire utopia egungo eskola desagertzea da. Gizarte bizitzatik  aparte dagoen sistema moduan desagertzea eta gure bizitzan integratzea”

Utopia beti izan du oso gai hurbila Edu Apodakak, agian Filosofia ikasketak egin zituelako. Baina, aldi berean, beti izan omen da oso pragmatikoa eta praktikoa, bai pentsamendu politikoan eta bai arlo akademikoan. Filosofia ikasketak egiten ari zela Soziologiarako grina zuen, eta azkenean Soziologian tesia egiten bukatu zuen. Baina tesi zuzendaria Gizarte Psikologiakoa zuen eta arlo horren eragina ere nabarmena du. Hamar urte daramatza EHUn Gizarte Soziologiako ikasgaia ematen. Horrexegatik esaten du dena diziplinartekotasun horretatik ikusten duela. Egungo gizarte neoliberal honetan eskolak eta gizarteak nolakoa izan beharko luketen amesten jarrita, utopia ariketa emankorra egin du elkarrizketan zehar. Baina utopia hori alderdi pragmatikoarekin lotuta; hau da, helburuak ekintzekin lotuz, alegia, zentzua bietan jarriz.

Hik Hasi

Harpidedunen eskuetan da jada 235. 'hik hasi' aldizkaria

Harpidedunen eskuetan da jada 235. 'hik hasi' aldizkaria

Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Seaskak 50 urte: Iparralde osoaren proiektu kolektiboa

- Edu Apodaka: "Nire utopia egungo eskola desagertzea da. Gizarte bizitzatik aparte dagoen sistema moduan desagertzea eta gure bizitzan integratzea"

- D ereduan euskara berpiztu nahian

- Pedagogo sortzaileak: Elbira Zipitria

- Nola erabili ebaluazio hezigarria eta partekatua Gorputz Hezkuntzan?

- Topic Txotxongilo Zentroa

- Lierni Altunaren zutabea

Albistea

Oraindik ere garaiz zaude otsailaren 16an egingo den 'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldian izena-emateko

Oraindik ere garaiz zaude otsailaren 16an egingo den 'ANIZTASUN soziala eskolan: komunitatearen AHOTSAK' jardunaldian izena-emateko

Aniztasun sozialari erantzutea erronka handia da gaur egun gure eskoletan —nagusiki jatorriarekin eta maila sozio-ekonomikoarekin lotuta dagoenari—. Egoera honen aurrean esku-hartze eta proiektu integrala behar da, eskola-komunitate osoa kontuan hartuko duena eta lankidetza sustatuko duena. Hainbat ikastetxetan aurrerapauso nabarmenak ari dira ematen, Unibertsitatearekin lankidetzan. HH-ko eta LH-ko komunitate horien ahotsak jasoko dira jardunaldian, besteak beste, ondoko galderei erantzuteko:

- NOLA KUDEATZEN DUTE IRAKASLEEK ANIZTASUN SOZIALA?

- ZER BIZIPEN DUTE IKASLEEK?

- ZER BIZIPEN DUTE GURASOEK?

- ZER ROL JOKATZEN DU UNIBERTSITATEAK?

Izena emateko

Albistea

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita

Formazio pertsonala, formazio teorikoa eta praktikak uztartzen ditu Magalean-ek eskaintzen duen Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioak. Hezkuntza Sailburutzak homologatutako prestakuntza da, bereziki, 0-6 urte bitarteko haurrekin aritzen diren profesionalei zuzendua.

Donostian egingo da formazioa, eta lekuak mugatuak dira. Informazio gehiagorako edo izena emateko psicomotricidadrelacion@gmail.com helbidera idatzi daiteke edota 607 70 48 37 (Arantxa) eta 610 24 78 88 (Sonsoles) telefono zenbakietara deitu.