Hik Hasi

ITZIAR IRIONDO: “Ikasgai guztietako irakasleak dira hizkuntza irakasleak eta denek eduki beharko lukete horren kontzientzia”

ITZIAR IRIONDO: “Ikasgai guztietako irakasleak dira hizkuntza irakasleak eta denek eduki beharko lukete horren kontzientzia”

25 urteko ibilbidea egin du Itziar Iriondok EHUn atzerriko hizkuntzako irakasle gisa, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, hain zuzen ere. Etorkizunean Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle izango diren gazteak joaten dira fakultate horretara formazioa jasotzera. Iriondok formazio horren giltzarriak talde lana, partekatzea eta koordinazioa direla dio. Teoria eta praktika uztartuz, hori erakusten saiatzen dira. Eta ibilbide horretan, hizkuntzako irakasle izatea zer den ere irakasten dute. Euskararen eta ingelesaren irakaskuntzan gaur egun dauden egoerak, kezkak eta erronkak ere hizpide izan ditu. Hizkuntza bat ikasteko, erabiltzeko ohitura sortu behar da. Ohitura hori izango da erabilera bermatuko duena Iriondoren ustez. Eta ohitura sortzeko input eta eredu egokiak eskaini behar dira besteak beste.

 

Albistea

Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioa antolatu du Hik Hasik, zazpigarrenez; izen-ematea irekita dago

Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat formazioa antolatu du Hik Hasik, zazpigarrenez; izen-ematea irekita dago

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, zazpigarrenez. Oraingoan aldaketa batekin: bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egin ahalko da matrikula.

Hauexek dira formazioan landuko diren oinarri nagusiak:

  1. ikasturtea - 2019/2020 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira.
  2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD...

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

PREZIOAK:

Aukera dago matrikula bi ikasturteetarako egiteko edo lehen ikasturterako soilik egiteko.

  • 2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)
  • 1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

EGITARAU OSOA

IZENA EMATEKO

Albistea

Martxoaren 17an amaituko da apirilaren 23tik 27ra Kataluniara egingo den bidaia pedagogikoan izena emateko epea

Martxoaren 17an amaituko da apirilaren 23tik 27ra Kataluniara egingo den bidaia pedagogikoan izena emateko epea

Aurreko urteetan Estonian, Finlandian, Reggio Emilian edota Kuban izan ondoren, 2019ko udaberrian Kataluniara egingo da bidaia pedagogikoa. Bertako hezkuntza-sistemaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, 0-3ko nahiz HHko, LHko eta Bigarren Hezkuntzako eskola eredugarriak bisitatuko dira.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Albistea

"Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak" jardunaldiko parte-hartze saioko ekarpenak eskuragarri daude

"Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak" jardunaldiko parte-hartze saioko ekarpenak eskuragarri daude

Joan den otsailaren 16an, “Aniztasun soziala eskolan: komunitatearen ahotsak” izeneko jardunaldia egin zen Donostiako EHUren Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Jardunaldiaren azkeneko partean, 12:45-14:15 artean, "World Café: aukerak eta erronkak partekatzen” izeneko saioa egin zen. Parte-hartze saio hark eman zuena jaso da ondoko dokumentuan.

Albistea

“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

OinHerrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.

IZENA EMATEKO

Hik Hasi

Datorren astean harpidedunen eskuetan izango da martxoko 'hik hasi' aldizkaria

Datorren astean harpidedunen eskuetan izango da martxoko 'hik hasi' aldizkaria

236. zenbakian ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Zuzendaritza, pedagogia sistemikoaren argitara

- Itziar Iriondori elkarrizketa: "Ikasgai guztietako irakasleak dira hizkuntza irakasleak eta denek eduki beharko lukete horren kontzientzia"

- PUSE. Matematika eta artea uztartzen

- La Maquinista eskola publikoa: Barrakoietan komunitate bizi bat egituratu duen hezkuntza-proiektua

- Pedagogo sortzaileak: Maria Maeztu

- Nola landu euskal literatua ikasgelan, Amaia Serranoren eskutik

- Hatsartu udako egonaldiak

- Xabier Sukiaren zutabea