Hazi Hezi

Kalean da udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

Kalean da udaberriko Hazi Hezi aldizkaria

28. zenbakian, besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:

- Edoskitzearen amaiera. Titia urruntzean, tititik urruntzean

- Naia Torrealdairi elkarrizketa: "Zaintzaz beharrean bizitzaz hitz egiten hasi behar dugu"

- Jaio aurreko test ez-inbaditzailea

- Onena behar zuena txarrena denean

- 'Ama, aita, hau erosiko?'

- Gurasoekin komunikazioaren soka ez eteteko

- Eskolatu gabeko haurren gurasoak mintzo: "Eskolan partez etxean"

- Denbora libreari geratzen ote zaio ezer "libretik"?

- Iñigo Ortega antzerkilariaren kultur gomendioak

- Miren Amurizazi elkarrizketa sormenaz: "Egunero ematen dut buelta bat haurtzarotik eta itzultzen naiz"

- Altsasuko gurasoen zutabea

- Etab.

Hik Hasi

LA MAQUINISTA ESKOLA PUBLIKOA. Barrakoietan komunitate bizi bat egituratu duen hezkuntza-proiektua

LA MAQUINISTA ESKOLA PUBLIKOA. Barrakoietan komunitate bizi bat egituratu duen hezkuntza-proiektua

Eskola sortu berria da La Maquinista. Bartzelonako Sao Paulo kalearen bueltan eraikitako etxadi berri batean dago, Bon Pastor eta Sant Andreu auzoen artean. Duela 11 urte sortu zen, auzora familia berriak joan zirelako, eta haien haurrak hartzeko beste eskola baten beharra zegoelako. Barrakoietan hasi zuten proiektua, bestela ezin zelako, eta bere horretan jarraitzen dute. Baina, barruan, ikusi gabe sinetsi ezin daitekeen komunitate bizi bat sortu dute, herri txiki bat auzune handi baten barnean, haurrei eta familiei ez ezik, inguruko bizilagunei ere irekia. Duela ia urtebete bisitatu zuen zentroa Hik Hasik. Han ikusi eta ikasitakoak jasotzen dira hemen, datorren apirilean Kataluniara egingo den bidaia pedagogikoan berriz ere talde handian eskola bisitatzeko asmoa baitago.

Albistea

Maiatzean eta irailean egingo ditu Luzaro Psikomotrizitate Eskolak 2019ko sentsibilizazio saioak

Maiatzean eta irailean egingo ditu Luzaro Psikomotrizitate Eskolak 2019ko sentsibilizazio saioak

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak bi urteko prestakuntza eskaintzen du Psikomotrizitate Praktika Hezitzailean profesionalak formatzeko. 33. promozioa 2020ko urtarrilean hasi eta 2021eko abenduan amaituko da. Formazio hori egiteko, baina, ezinbestekoa da aurrez sentsibilizazio ikastaroak egitea.

33. promozioko prestakuntzari dagozkion sentsibilizazio saio horiek ondoko datetan eta lekuetan egingo dira:

  • 2019ko maiatzaren 3,4 eta 5ean Bilboko Abusu Ikastolan
  • 2019ko maiatzaren 24, 25 eta 26an Donostiako Arantzazu Ama ikastolan
  • 2019ko irailaren 20, 21 eta 22an Gasteizko Escolapios ikastetxean

Informazio gehigo eta izen-ematea

Hik Hasi

Pedagogo sortzaileak: MARIA MAEZTU

Pedagogo sortzaileak: MARIA MAEZTU

* Ainhoa Azpirotz, Hik Hasi-ko kidearen eskutik

Pedagogo sortzaileak izeneko monografikoa eguneratzen dihardu Hik Hasi egitasmo pedagogikoak, eta ikasturte honetan emango du argitara edizio berritua. Hainbat pedagogo liburuxkan txertatu aurretik, ordea, hik hasi aldizkarian argitaratuko du haien inguruko informazioa, pedagogiako zein psikologiako adituen eta arituen eskutik. Maria Maezturen inguruko ekarpen hauxe da zerrenda horretan hamaikagarrena.

Albistea

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboko proiektu pedagogikoa ezagutzera emateko jardunaldia egingo dute martxoaren 30ean

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboko proiektu pedagogikoa ezagutzera emateko jardunaldia egingo dute martxoaren 30ean

Azkoitiko Bizilore eskola aktiboko proiektu pedagogikoa ezagutzera emateko jardunaldia egingo dute martxoaren 30ean, larunbatarekin, 9:30ean hasi eta 17:30 artean. Besteak beste ondoko edukiak azalduko dituzte:

- Biziloreren sorrera eta egitura

- Bizilore eskolaren oinarriak eta antolaketa

- Egun bat Biziloren nolakoa den

- Bisita gidatua

Informazio gehiago eta izen ematea

Hik Hasi

ZUZENDARITZA. Pedagogia sistemikoaren argitara

ZUZENDARITZA. Pedagogia sistemikoaren argitara

Kontzientzia zabaltzea dakar ikuspegi sistemikoak, eta zuzendaritzako kargua hartu behar duten pertsonentzat erreminta lagungarria izan daiteke: batetik, eskolako komunitatea osatzen duten kide guztiei modu inklusiboan begiratzen laguntzen duelako, denak senti daitezen sistema horretako parte eta guztiek jakin dezaten zein den euren lekua sistema horretan; bestetik, berriz, erantzukizuna hartuz, eskola-sistema osoaren onura ortzimugan jarrita jardutea ahalbideratzen duelako.