Albistea

"Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia

"Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia

Bizipoza elkarteak antolatuta, maiatzaren 11n, larunbatean, Hernaniko Galarretako Oronan "Barne komunikazioa, parte-hartzea eta zaintza elkarteen funtzionamenduan" jardunaldia egingo da. Bizipoza behar espezifikoak dituzten 35 elkartek osatzen dute.

Jardunaldian parte-hartzea doan da, baina izena eman behar da aurretik.

IZENA EMATEKO

Hik Hasi

Kalean da maiatzeko 'hik hasi' aldizkaria ere

Kalean da maiatzeko 'hik hasi' aldizkaria ere

Besteak beste ondoko gaiak jorratu ditugu 238. hik hasi aldizkarian:

- Zientzia txikitatik. Haurtzarotik fenomeno naturalekin esperimentatzen

- Oihane Fernandez Lasarte EHUko irakasle eta ikerlariari elkarrizketa: “Aldagai psikologikoak indartuz hobetuko ditugu
eskola-errendimendua eta eskola-inplikazioa”

- Herria hobeto ezagutzeko ikasmateriala, Oñatin. Hurretik hasita urrunera iristeko.

- 'Haurren tailerra' haur-eskola Kolonbian. La Esperanza kooperatibako kideek Euskal Herriko hezkuntza esperientziak ezagutu dituzte

- Heriotzari buruzko erakusketa. Heriotza aurrez aurre.

- Nola jar daiteke praktikan argiaren pedagogia eskola batean? Zer behar da?

- 'Kapen' karta-joko didaktikoa. Hondarribiko faunaren eta floraren ezagutza jolasaren eskutik dator haurrengana

- Olatz Salvador musikariaren zutabea

Albistea

Hasi dira Emaus Gizarte Fundazioko lagunak fabriketan albo batera utzitako materialak ikastetxeetara banatzen

Hasi dira Emaus Gizarte Fundazioko lagunak fabriketan albo batera utzitako materialak ikastetxeetara banatzen

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Hik Hasin aspaldi planteatu zen Reggio Emiliako Remidaren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena. Gisa horretako proiektu bat martxan jartzeak zer-nolako lana eta dimentsioa duen kontziente izanik, erdibideko proposamen bat landu da momentuz: Haur Hezkuntzako geletan, berrerabilpenaren eta jasangarritasunaren txokoa martxan jartzea. Proiektu pilotuan parte hartu nahi zuten ikastetxeei izena emateko deia egin zien Hik Hasik 2018ko abenduan, eta dei hark izan zuen arrakasta ikusita, proiektu pilotua 14 ikastetxerekin egitea erabaki da.

Irudian ikus daitekeen moduan, aste honetan Emaus Gizarte Fundazioko kideek eskoletara eraman dute materiala, eta jada martxan dira ikastetxeak! Ea zer ematen duten datozen bi hilabete hauek.

Hazi Hezi

Edoskitzearen amaiera. TitiA urruntzean, titiTIK urruntzean

Edoskitzearen amaiera. TitiA urruntzean, titiTIK urruntzean

Titia uzteko prozesua naturala izan daiteke, haurraren garapenean urrats bat gehiago. Baina garaiotan gehiengoa dira umearen urrats hori etorri aurretik pausoa ematea erabakitzen duten emakumeak, eta edoskitzea eteten dutenak. Bakardade eta ezjakintasun handiz bizi ohi den prozesua da, kulpa eta sufrimendua eskutik ekarriz.

Albistea

Ireki da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea

Ireki da Hik Hasi-ren Udako Topaketetan izena emateko epea

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian. Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusirekin gatoz:

  1. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira, baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko. Guztira 35 ikastaro eskainiko dira. Topaketok goizeko 9:etatik 14:etara egingo dira, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)
  2. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko mahai inguruak antolatu dugu uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean, Donostiako EHUn. (IZENA EMAN)

Izena emateko epea: maiatzaren 31 arte

INFORMAZIO GEHIAGO

Albistea

"Nolako euskal publikotasuna eraiki behar dugu?" izenburupean jardunaldia egingo da maiatzaren 4an, Donostian, Plaza Hutsa egitasmoaren barnean

"Nolako euskal publikotasuna eraiki behar dugu?" izenburupean jardunaldia egingo da maiatzaren 4an, Donostian, Plaza Hutsa egitasmoaren barnean

Nazioa, klasea eta generoa ardatz hartuta “euskal publikotasuna” aztergai izango da maiatzaren 4an, larunbatez, 9:30 eta 13:30 artean, Donostiako Aitor Ikastolan. Xedea lan-taldetan antolatuta "Nolako euskal publikotasuna eraiki behar dugu?" galderari erantzutea izango da. Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da.

Informazio gehiago eta izen-ematea.