Hik Hasi

IRAULTZA DBH-N. Eraldaketa posible da

IRAULTZA  DBH-N. Eraldaketa posible da

Azken hamar urteotan 10.000 pertsona baino gehiago izan dira Sant Sadurní d´Anoiako (Katalunia) Jacint Verdaguer institutu-eskola bisitatzen, tartean Hik Hasik antolatutako bidaia pedagogikoko kideak. 2005az geroztik ia bi astetik behin dituzte bisitak. Bisita horien zergatia euren ikuspegia eta lan egiteko modua dira. Haur eta Lehen Hezkuntzan bezala, ikasleak eta haien interesak erdigunean jarriak dituzte Bigarren Hezkuntzan ere. Eta ikasleekin proiektuka lan egiten dute, ikasleak bizitzarako prestatzeko eta ikasi bitartean ez aspertzeko.

Albistea

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua argitaratuko du Hik Hasik; ekainaren 18an egingo da aurkezpena Donostian

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua argitaratuko du Hik Hasik; ekainaren 18an egingo da aurkezpena Donostian

Ekainaren 18an, 19:00etan, "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" izeneko liburuaren aurkezpena egingo du Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak Donostiako Udal Liburutegiaren sotoan (San Jeronimo kalean, Konstituzio plazaren atzean).

Pedagogo sortzaileak, teorien iturburu izeneko monografikoa argitaratu zuen Hik Hasik 2005eko abenduan. Oso harrera ona izan zuen liburuxka hark. Baina, dagoeneko badira bi urte monografiko hura agortu zela. Harrezkero, monografiko hartan jasotako edukia berritzen eta eguneratzen aritu gara, eta joan diren bi urte hauetan egindako lanaren emaitza da "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua.

Gonbidatuta zaudete denok aurkezpenera!

Hik Hasi

SONIA KLIASS: “Haurrek pozik eta asetuta geratzeko, egunero gutxienez bi ordu inguru ibili behar dute jolasean libre eta etenik gabe”

SONIA KLIASS: “Haurrek pozik eta asetuta geratzeko, egunero gutxienez bi ordu inguru ibili behar dute jolasean libre eta etenik gabe”

Sao Paulon (Brasil) jaio eta hazitakoa da Sonia Kliass psikologoa. 1992an iritsi zen Gironara eta bertan jarraitzen du bizitzen. Batere akademikoa ez den ibilbidea egin du, esperientziatik ikasiz, eta hori erakusten dihardu gaur egun han eta hemen ematen dituen formazio saioetan, besteak beste Hik Hasiren Haur Hezkuntzako hezitzaileentzako formazioan. Haurren garapena eta heziketa gaiak lantzen ditu, batez ere 0 eta 7 urte bitarteko haurrengan zentratuz eta Waldorf pedagogia eta Emmi Piklerren ikuspegia oinarritzat hartuta. Haurrek berezkoa duten mugimenduaz eta jolasaz hitz egin du elkarrizketan, eta horren aurrean helduak hartu beharko lukeen jokabideaz. Kliassen ustez, berezkoa duten horretan errespetuz behatu eta ikusten duenarekin liluratu besterik ez du egin behar helduak; eta alderdi sozialean, berezkoa ez dutenez, eredu ona izan.

Albistea

Udako Topaketetako ikastaro batzuetan izena eman daiteke oraindik

Udako Topaketetako ikastaro batzuetan izena eman daiteke oraindik

Zenbait ikastararo dagoeneko beteta dauden arren, eta beste hainbat bertan behera geratu badira ere, HIk Hasi-ren Udako Topaketetako zenbakit ikastarotan izena eman daiteke oraindik.

Hauxe ikastaroen zerrenda: - Espazioak eta materialak PIKLER-LOCZY-koekin; - Askatasuna, altxor preziatua; - Zuzendaritzarako formakuntza sistemikoa; - Emotiafinatuz; - 0-6 urteko haurren emozioei bide-laguntzea; - Heriotzaren lanketa; - Mindfulness-a (Arreta Osoa) eta gogo-aldartearen kudeaketa hezkuntzan; - DISLEXIA ezagutzen eskolan eta etxean egoki aritzeko; - Ikaste-prozesuan jokoaren eragina denbora berri eta metodologi berritzaileetan oinarriturik;  - Argiarekin jolasean haur hezkuntzan; - Antzerki teknikak: hezkuntzarako tresna pedagogikoa; - Jolasa eta Jolas Terapeutikoa eskolan; - Adimen Emozionala Hezkuntzan; - Zirimiri: oinarrizko yoga teknikak ikasgelatan ongizatea lantzeko; - Garapen pertsonala irakasleen gaitasun pedagokikoak hobetzeko; - Entrenamendu Mentalaz eta Ametsak aztertuaz zoriontsuak!; - Yoga teknikak eskolan; - Jendaurrean nola hitz egin; - Giza Continuum; - Ikasleak erakarri, euskaraz egin nahi izan dezaten; eta - Zerrendetik fakturara eta email-etik menura

IKASTAROAK IKUSI ETA IZENA EMAN

Hik Hasi

Kalean da ekaineko Hik Hasi aldizkaria ere

Kalean da ekaineko Hik Hasi aldizkaria ere

239. aldizkarian ondoko gaiak landu ditugu:

- Iraultza DBH-n. Kataluniako Jacint Verdaguer institutu-eskolako esperientzia

- Sonia Kliass: "Haurrek pozik eta asetuta geratzeko, egunero gutxienez bi ordu inguru ibili behar dute jolasean libre eta etenik gabe"

- Ikasenpresa. Lanbide Heziketako ikasleek badakite enpresak sortzen

- Baloreak CDa. Giza balioak lantzeko abestiak eskura

- Filosofo izan nahi dut handitzean

- Agurtzane Martinez: "Ikaskuntzarako esperientziak diseinatzen jakin behar du irakasleak"

- Familiekin ikasturte hasierako bilera: nola egin "interesgarriago" denontzat?

- Juan Gorritiren erakusketa berriak ekainaren 8an irekiko ditu ateak

- Aurelia Arkotxaren zutabea

Hik Hasi

Nola jar daiteke praktikan argiaren pedagogia eskola batean? Zer behar da?

Nola jar daiteke praktikan argiaren pedagogia eskola batean? Zer behar da?

* Itsaso Pagoaga hezitzailearen eta Olgeta-ko arduradunaren eskutik

Gaur egun, hezkuntzaren zientzia gisa ulertzen da pedagogia. Pedagogiak hezkuntzaren barruan beste diziplina batzuen eragina ere baduenez, ordea, zientzia gisa ulertzeaz gain, arte gisa ere hartu izan da maiz. Argiaren pedagogiak artearen, zientziaren eta argiaren efektuen baitako hezkuntza biltzen ditu. Horiek guztiak batuta, haurraren garapenean eta ikasteko eta irakasteko prozesuetan diziplinarteko begirada txertatzea dugu helburu.