Albistea

'Heziketa libreago bat ehuntzen' formazioa

'Heziketa libreago bat ehuntzen' formazioa

Ane Ablanedo DBHko eta unibertsitateko irakasleak formazio berri bat eskaini du 2019-2020 ikasturterako: “Heziketa libreago bat ehuntzen”. Lau modulutan osatutako formazio honetan heziketa, garapena, askatasuna eta mugak landuko dira, besteak beste. Informazio gehiagorako: http://www.aneablanedo.com

Albistea

Gozo I. Nazioarteko Jardunaldiak Bilbon

Gozo I. Nazioarteko Jardunaldiak Bilbon

Eskola-elikadura osasunagarria eta iraunkorrari buruzko Gozo I. Nazioarteko Jardunaldia egingo da urriaren 2, 3 eta 4an Bilboko Itsasmuseum-en.  Munduko hainbat izkinetan martxan dauden praktika onei buruz eztabaidatzeko eta hausnartzeko espazioa izango da. Informazio gehiagorako: https://www.gureplateragureaukera.eus/eu/gozo/

Albistea

Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditua Titulua

Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditua Titulua

Mondragon Unibertsitateak aurkezten duen titulu honek Haur Hezkuntzako profesionalen profila indartu nahi du. Helburua da irakasleak ahalduntzea berrikuntza prozesuak bultzatzeko gai izan daitezen. Horretarako, ikastaroak lanbidearen alderdi pertsonal eta profesionalen orekan eragin nahi du, bertatik berrikuntzarako beharrezko konpetentziak aberasteko. Informazioa.

Albistea

BAZTANGO ESKOLA TTIKIEN BESTA

BAZTANGO ESKOLA TTIKIEN BESTA

Irailaren 29an, igandean, Nafarroako Amaiur herrian BAZTANGO ESKOLA TTIKIEN BESTA egingo da. Egun osoko egitaraua antolatu dute.

Albistea

Eskola kirola, Herri Hezitzailearen ikuspegitik

Eskola kirola, Herri Hezitzailearen ikuspegitik

Duela bi urtetik, Azpeitia Herri Hezitzailea ekimenaren baitan, balioen hezkuntzan sakontzea helburu duen filosofia herrian txertatzeko helburuarekin ari dira hainbat eragile lanean.

Albistea

Erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria Hik Hasi-n

Erronkaz beteta hasi dugu ikasturte berria Hik Hasi-n

Hik Hasi-n ere ilusio eta erronkaz beteta abiatu dugu ikasturte berria. Ohiko hik hasi aldizkari pedagogikoaz eta Hazi Hezi haziera eta heziketa aldizkariaz gainera, urte guztiko bi formazio eskainiko ditugu: haur hezkuntzako (0-6) hezitzaileena bata; eta psikomotrizitate erlazionalari buruzkoa bestea. Horietaz aparte, udazkeneko jardunaldiak ere prestatzen hasiak gara dagoeneko. Azaroaren 15ean eta 16an egingo dira eta aurten landuko den gaia "Txikitako beldurrak" izango da. Gainera, argitaratu berri dugu "Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua eta Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko proiektua ere bide onetik doa.