Albistea

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua salgai dago

"Euskal Herrian erreferente diren PEDAGOGOAK" liburua salgai dago

Euskal Herriko ikastetxeetako eguneroko jardunean eragina duten 25 autoreren —pedagogoak, psikologoak, maisu-maistrak...– berri jasotzen da liburuan. Hezkuntzaren historian eragina izan duten eta uneotan ere ekarpenak egiten ari diren autoreen ideia nagusiak biltzen dira. Aniztasuna da nagusi autoreon artean, garai, toki, ildo pedagogiko... ezberdinetakoak baitira. Baina irizpide nagusi bat izan dugu iparrorratz beroiek hautatzean: Euskal Herriko ikastetxeetan momentu honetan egiten ari diren praktika pedagogikoan eragina izatea, kontzienteki edo inkontzienteki, inplizituki edo esplizituki, zuzenean edo zeharka...

LIBURUA EROSI

Albistea

Uztailaren 9an, UEUren Udako Ikastaroen barruan Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko egin duen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira

Uztailaren 9an, UEUren Udako Ikastaroen barruan Hik Hasik Emaus Gizarte Fundazioarekin elkarlanean eskoletan materialak berrerabiltzeko egin duen proiektu pilotuaren emaitzak aurkeztuko dira

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua egin da, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Prozesu horrek eman duena aurkeztuko da UEUren Udako Ikastaroen barruan, uztailaren 9an, Eibarren, 9:00-14:30 artean.

"Herritik hezten: gizarte eraldaketarako hiru esperientzia Euskal Herrian eta Costa Rican" izenburupean, Hik Hasi-k hainbat eskolatan martxan jarritako berrerabilpenaren txokoak eman duena aurkeztu du. Horrekin batera, Aretxabaletako Gu Haziak Gara eta Costa Ricako GuanaRed elkarteek ere euren esperientzien berri emango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Hik Hasi

Lanbide Heziketako ikasleek badakite enpresak sortzen

Lanbide Heziketako ikasleek badakite enpresak sortzen

Ikasenpresa, ikasi eta enpresa. Ikasketak eta lan-mundua lotzen dituen programa honek hogei urteko ibilbidea egin du, eta, aurten ere, zer emaitza izan dituen ikusi ahal izan zen otsailean, Eibarren ospatu zen VIII. Ikasenpresa Azokan. EAEko 81 Lanbide Eskolatako 2.000 ikaslek erakutsi zituzten azokan euren produktuak, asmakizunak eta esperimentuak. Hiru karpa handitan banatuta, guztira 376 enpresa-proiektu aurkeztu ziren azoka-egunean.

 

Albistea

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

Pedagogia sistemikoko masterra eskainiko du beste behin ere Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak

5. urtez euskaraz eskainiko da Pedagogia Sistemiko masterra, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolaren eskutik. EHUren Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan egingo dira saioak hilean behin, larunbat eta igandez. Ekainaren 30 baino lehen izena emanez gero, % 50 beherapena egingo da matrikulan.

Horrez gain, Euskal Herriko Pedagogia Sistemikoaren Eskolak arlo pertsonala lantzeko formazioa ere eskaintzen du Bilbon. Baina hori gaztelaniaz izaten da.

Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko  www.pedagogiasistemikoa.eus webgunera jo daiteke.

Albistea

Uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena eman daiteke oraindik

Uztailaren 1eko "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" jardunaldian izena eman daiteke oraindik

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.

Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:

1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

Albistea

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioa eskainiko du Magalean-ek, 2019ko irailean hasita; izen-ematea irekita dago

Formazio pertsonala, formazio teorikoa eta praktikak uztartzen ditu Magalean-ek eskaintzen duen Harreman psikomotrizitateko espezialista izateko bi urteko formazioak. Hezkuntza Sailburutzak homologatutako prestakuntza da, bereziki, 0-6 urte bitarteko haurrekin aritzen diren profesionalei zuzendua.

Donostian egingo da formazioa, eta lekuak mugatuak dira. Informazio gehiagorako edo izena emateko psicomotricidadrelacion@gmail.com helbidera idatzi daiteke edota 607 70 48 37 (Arantxa) eta 610 24 78 88 (Sonsoles) telefono zenbakietara deitu.