Albistea

Abian da Elhuyar Zientzia Azoka

Abian da Elhuyar Zientzia Azoka

Ikasturte berriarekin batera, martxan da Elhuyar Zientzia-Azoka eta dagoeneko irekita dago izen-ematea.

Hazi Hezi

Udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria kalean da

Udazkeneko Hazi Hezi aldizkaria kalean da

Hauxe 30. Hazi Hezi aldizkarian landu dugunaren laburpena:

- Montessori etxean filosofiaren inguruko gai nagusia

- Sara M. Sanabriari elkarrizketa nagusia: “Arreta gehiago jartzen diogu kafetegiko iruzkinari benetan gure seme-alabak duen beharrari baino”

- Haurdunaldia. Gurasotasun-baimenak Europan

- Lehen urteak. Elkar zaintzeko familia-guneak

- Urte gozoak. “Belarritik hasten da irakurtzen"

- Nerabezaroa. Tabernen ordutegia kiroldegientzat

- ‘Haizeder handitzen’ guraso plataforma. Txikitasunean bizia

- Hausnarketagaia. Janarien etiketak nola irakurri?

- Oihane Ruizekin sormenaz: “Haurrak kaleetatik bota ditugu eta parkeak bakarrik utzi dizkiegu”

- Saroi Jauregi bertso gai-jartzailearen kultur gomendioak,  Ana Malagon idazlearen zutabea, kontsultak, Amaia Anterorekin ‘Gaurkoa’ Konfiantzaren Pedagogiaren inguruan, etab.

Albistea

‘Txikitako beldurrak’ izango dira hizpide Hik Hasiren Udazkeneko Jardunaldietan

‘Txikitako beldurrak’ izango dira hizpide Hik Hasiren Udazkeneko Jardunaldietan

Azaroaren 15ean Bilbon eta azaroaren 16an Donostian egingo dira eta izen-ematea irekita dago jada.

Albistea

Urriaren 5ean Barakaldon egingo da aurtengo Bizipoza Jaia

Urriaren 5ean Barakaldon egingo da aurtengo Bizipoza Jaia

Jolasak, ikuskizunak, tailerrak, dantzaldiak... Askotariko ekitaldiak izango dira aurten Barakaldon ospatuko den Bizipoza Jaiaren baitan. Datorren larunbatean, urriaren 5ean egingo da eta aurten, Aspanovas Bizkaiko haur minbizidunen gurasoen elkartea eta Kale Dor Kayko Ijitoen Bizkaiko elkartea aritu dira jaia antolatzen. 

Albistea

Azpeitiako Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik

Azpeitiako Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik

2019ko irailaren 14an "Eskola Kirola Herri Hezitzailearen ikuspegitik" jardunaldia egin zen Azpeitian.

Hik Hasi

GOTZON BARANDIARAN: “Bost urteko haur bat etor dakizuke Alemaniako pintore baten erreferentziarekin, baina gero ez daki nor den Jose Luis Zumeta”

GOTZON BARANDIARAN: “Bost urteko haur bat etor dakizuke Alemaniako pintore baten erreferentziarekin, baina gero ez daki nor den Jose Luis Zumeta”

Euskal kulturaren transmisioaz eta ezagutza kaskarraz kezkatuta mintzo da Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilea. Sarri, euskal gizartea hizkuntzarekin tematuta egon den arren, Barandiararenk argi du hizkuntza bat ez dagoela normalizatzerik kulturarik gabe, eta kultura ezin dela normalizatu hizkuntza ez badago normalizatuta. “gurean horren zapalduta, horren baztertuta, horren gutxiagotuta… dagoen hizkuntza batek gutxiagotutako, baztertutako eta zapaldutako kultura bat dakar. Horrek dakarrena da gure kultur sistema eta ekosistema ez direla osasuntsuak”.