Hik Hasi

Azaroko Hik Hasi aldizkaria kalean da

Azaroko Hik Hasi aldizkaria kalean da

242. hik hasi aldizkarian ondoko gaiak jorratu ditugu, besteak beste:

- Kultur Transmisioa. Eskolan ere kultura erdigunean izan dadin.

- Esther Uria: "Gutxieneko formazioa beharrezkoa da, baina baita ausardia edukitzea ere; ausartu egin behar dugu gauza txikiak egitera"

- Solasaldi literarioak Haur Hezkuntzan.

- Lur eta Amets animaziozko filma. Pantaila handirako jauzia prestatzen.

- Jolas espazioak 1-2 urteko adin-tarteko umeen geletan. Juanjo Quintelaren ekarpena.

- Wikimedia hezkuntza esparruan, Galder Gonzalezek azalduta.

- Biodantza eskolan. 

- Alaine Agirreren zutabea. 

- Etab.

 

Albistea

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea irekita dago

‘Ahots Baten’ sormen egonaldirako izen-ematea irekita dago

15 eta 22 urte bitarteko gazte sortzaileei zuzenduriko egonaldia da. Abenduaren 26tik 30era egingo dute Azkoitiko Abaraxka aterpetxean eta aurten Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar Amorante kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. 

Albistea

Abiatzear da EHUren Zientzia Astea

Abiatzear da EHUren Zientzia Astea

Azaroaren 6tik 10era bitartean, Bilbon, Donostian, Vitoria-Gasteizen eta Barakaldon egingo da. Zientzia ikusi, behatu, ukitu, probatu eta esperimentatzeko aukera izango da, hamaika modutan: txoko, tailer, irteera, bisita gidatu, ikuskizun, txango eta abarren bidez. Ume, nerabe, gazte zein helduentzako ekitaldiak izango dira, guztiak doan. Bertso-zientzia saioa izango da aurtengo berrikuntza. 

 

Albistea

‘Zaldi Urdina’ antzezlana ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat antzokitan

‘Zaldi Urdina’ antzezlana ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat antzokitan

Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzitako testua Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagak zuzendu dute. Antzezlanarekin batera, irakasleek ikasleekin lantzeko txosten pedagogiko bat ere prestatu dute.

Albistea

Abian da Errigoraren ‘Euskarari puzka’ kanpaina

Abian da Errigoraren ‘Euskarari puzka’ kanpaina

Zazpigarrenez, Nafarroako hegoaldean eta erdialdean euskararen aldeko proiektuak sustatzeko helburuarekin jarri dute abian egitasmoa. Azaroaren 20ra bitartean eskatu ahalko dira saskiak.

Albistea

Zuberoako ikastolak laguntzeko kanpaina abian da

Zuberoako ikastolak laguntzeko kanpaina abian da

Azken urteotan egin duten bezala, Gabonetarako otarreak prestatuko dituzte lurraldeko ekoizpenekin. Azaroaren 1etik abenduaren 1era bitartean eros daitezke saskiak, www.ikaskoli.eus-en.