‘Zaldi Urdina’ antzezlana ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat antzokitan

2019-10-31

Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzitako testua Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagak zuzendu dute. Antzezlanarekin batera, irakasleek ikasleekin lantzeko txosten pedagogiko bat ere prestatu dute.

 
 
‘Zaldi Urdina’ antzezlana ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat antzokitan

Berriki estreinatu da Euskal Herrian Zaldi urdina antzezlana. Artedrama, Axut! eta Dejabu Panpin Laborategiak elkarrekin sortu duten laugarren ikuskizuna da. Izenburuarekin erreferentzia egiten zaio zaldi zuria izenez Euskal Herrian hain ezaguna izan den heroinari.

Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatzitako testua Ximun Fuchs eta Ainara Gurrutxagak zuzendu dute eta aktoreak honako hauek dira: Ander Lipus, Olatz Beobide, Urko R. Pescador, Miren Alcala, Manex Fuchs, Edurne Azkarate eta Oier Zuñiga.

Antzezlanarekin batera, irakasleek ikasleekin lantzeko txosten pedagogiko bat ere prestatu dute, hainbat tresna proposatzen direlarik.

Honako hauek dira abendura bitartean zehaztuta dauden emanaldiak (2020an gehiago izango dira):

  • Azaroak 1 Azpeitia
  • Azaroak 7 Bilbo
  • Azaroak 9 Barakaldo
  • Azaroak 12 Hernani
  • Azaroak 13-14 Iruñea
  • Azaroak 15 Oñati
  • Azaroak 17 Orereta
  • Azaroak 19 Gasteiz
  • Azaroak 22 Gernika
  • Azaroak 23 Larresoro
  • Azaroak 30 Markiña-Xemein
  • Abenduak 1 Sopela
  • Abenduak 13 Hendaia
  • Abenduak 20 Lasarte-Oria

Jarraipena egiteko eta informazio gehiagorako: www.zaldiurdina.eus