Albistea

Eskola jantokiei buruzko arau berri bat egiteko eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari

Eskola jantokiei buruzko arau berri bat egiteko eskatu dio Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari

Alderdi guztiek akordioa egin dute eta egungo eredua agortutzat jo.

Albistea

'Gurasoei gutuna' idazlan laburren lehiaketa abian da, zazpigarrenez

'Gurasoei gutuna' idazlan laburren lehiaketa abian da, zazpigarrenez

Zazpigarren aldiz, Gurasoei gutuna idazlan laburren lehiaketa antolatu du Ttiklik elkarteak. Azaroaren 10a bitartean egongo da gutunak bidaltzeko aukera. Edozein adinetako partaideak animatu nahi dituzte Gurasoei gutuna ekimenean parte hartzera eta gurasoei esan nahiko lizkieketen hitzak paperean edota marrazkian (txikienean kasuan) irudikatzera animatu nahi dute antolatzaileek. Informazio gehiagorako sakatu hemen. 

Hazi Hezi

Montessori Etxean. Bizitzarako pedagogia bat

Montessori Etxean. Bizitzarako pedagogia bat

Haurra du ipar Maria Montessoriren pedagogiak. Ehun urte dituen metodoa da baina berritzailea eta aurrerakoia izaten jarraitzen du eta egun, inoiz baino gehiago, bogan dago. Eskolan bezala, etxean aplika daitekeen bizi filosofia bat da, materialetan baino gehiago haurra behatzean eta errespetatzean oinarritzen dena.

Albistea

Bizipoza elkartea ezagutarazten

Bizipoza elkartea ezagutarazten

Azken bi urteetan sortzen aritu den dokuweb eta dokumentalaren aurkezpenetarako gonbitea luzatu nahi dizue BIZIPOZA elkarteak. Eskubide bereziak dituzten 35 elkartek osatzen dute Bizipoza.

Informazio gehiago eta aurrerapen bideoa www.bizipoza.eus orrialdean aurkituko dituzue.

Hik Hasi

LUIS LARRAÑAGA 'PIZTI': “Gorputz Hezkuntzan esperientzia positiboak bizitzea garrantzitsua da, eskola-garaia bukatutakoan kirola edo jarduera fisikoak egiten jarraitzeko”

LUIS LARRAÑAGA 'PIZTI': “Gorputz Hezkuntzan esperientzia positiboak bizitzea garrantzitsua da, eskola-garaia bukatutakoan kirola edo jarduera fisikoak egiten jarraitzeko”

Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat baliagarria izango den oinarrizko programazioa argitaratu du SOHAT Soin Heziketaren Aldeko Taldeak. Talde horren bozeramailea da Luis Larrañaga ‘Pizti’ irakaslea, eta programazioa osatzen duten 36 unitate didaktikoen muinaz aritu da elkarrizketan. Gorputz Hezkuntzako irakasleei eta profesionalei euren lana askoz ere hobeto egiten lagunduko dien tresna dela dio. Eta argi ikusten du zer mesede egiten dion horrek jendarteari: “Tuteran bizitzen egon ondoren, Donostia ingurura etorri nintzen, eta, etxeko eskailerak igo ahala, han ikusten nituen ate ondoetan patinetea, bizikleta, surf-ohola, patinak... Tuteran ez zegoen orduan kultura hori. Jarduera fisikoa eguneroko bizimoduan txertatuta dago leku batzuetan, eta beste batzuetan ez”. Desberdintasun horretan, Gorputz Hezkuntzan egiten den lanak eragin izugarria duela dio, alegia, eguneroko bizimoduan nabarmen eragiten duela.

Albistea

Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko urratsa egin zuten Azpeitian

Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko urratsa egin zuten Azpeitian

Kulturaren transmisioan azken urteetan hezkuntza arautuaren esparrruan gertatu den atzerakadari aurre egiten hasteko ehundik gora lagun elkartu ziren iragan larunbatean Azpeitian, Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldian