Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko urratsa egin zuten Azpeitian

2019-10-21

Kulturaren transmisioan azken urteetan hezkuntza arautuaren esparrruan gertatu den atzerakadari aurre egiten hasteko ehundik gora lagun elkartu ziren iragan larunbatean Azpeitian, Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldian

 
 
Euskal kulturaren transmisioa bermatzeko urratsa egin zuten Azpeitian

Kezkak batu zituen hezitzaileak, sortzaileak, kultur eragileak eta bitartekariak Azpeitian UEUk, Jalgik, Elkar Fundazioak eta Hik Hasik antolaturiko Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldira, euskal kulturaren ezagutzak izan duen atzerakadak kezkatzen ditu. azken urteetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak aldatu egin dira, eta onerako beharrean kalterako izan dira euskal kulturarentzat, eta aldaketa horiek ez diote onura handirik ekarri euskal kultur sorkuntzaren transmisioari. Aitzitik, euskal sortzaileen eta hartzaileen arteko arrakala gero eta handiagoa baita, jardunaldian zehar ikusi zenez, hori leuntzen joateko ezinbestekoa da diagnosian bat egitea eta elkarrekin ekitea.

Elkar Fundazioko Olaz Osak egin zuen aurkekzpena eta Iratxe Retolazak egin zuen egoeraren diagnosia; lehenik hezkuntza arautuan Euskal Herriko sistemetan euskal kulturak duen lekuaren berri eman zuen, bigarrenik, Euskal kulturaren ahulguneak eta arnasguneak identifikatu zituen eta hirugarrenik, kultur hezkuntzaren erronken inguruko gogoetak partekatu zituen. Ondoren, hainbat esparrutako esperientziak ezagutzeko tartea izan zen.

Argazkia: UEU