Albistea

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan eragiteko jardunaldiak egingo dira urriaren 19an Azpeitian

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan eragiteko jardunaldiak egingo dira urriaren 19an Azpeitian

‘Sormenean hezi, kulturan bizi’ izenburupean, egungo kultur bitartekaritzaz hitz egingo da, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu hartuta. Lehendabiziko edizio honetan hezkuntza arautuan jarriko da arreta eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dituzte horretarako. Hik Hasi-k jardunaldien antolaketan parte hartu du, beste eragile batzuekin batera. Jardunaldiko izen-ematea hemen.

Albistea

Familia eta jolas guneen inguruko hitzaldiak antolatu ditu Plisti Plasta elkarteak

Familia eta jolas guneen inguruko hitzaldiak antolatu ditu Plisti Plasta elkarteak

Iraila eta martxoa bitarteko larunbatetan izango dira saioak Lizarrako Plista Plasta Familia eta jolas gunean. Saio solteetara joateko aukera ere egongo da. Informazio gehiago hemen

Albistea

Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida berria kalean da

Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida berria kalean da

Bi urtetik behin argitaratzen du Hik Hasik Euskal Herriko Baliabide Pedagogikoen Gida eta 12. edizioa izan da oraingoa. Heziketa lanerako lagungarri izan daitezkeen proposamenak biltzen ditu gidak.

Albistea

HH eta LHko irakasleentzako gitarra ikastaroa Xirula Mirularen eskutik

Xirula Mirulak antolatzen duen XI Gitarra Ikastaro hau musika tresna honetaz deus ez dakitenei zuzendua dago. Hutsetik hasi eta solfeoa arazo izan gabe, nozio minimo batzuk lantzen dira gitarrarekin eta kantuan. Aurreko ikastaroetan ehundik gora kanta landu dituzte, erdiak baino gehiago eskola girokoak, eta herrikoiak eta gaur egungoak gainerakoak.

Saioak asteartetan izango dira 19:00etatik 20:30era urriaren 15ean hasita. Eta taldea txikia izango da, ohi bezala, zortzi lagun ingurukoa.

Informazio gehiagorako: 943 463 555 (17:00-19:00 bitartean) eta xirula@euskalnet.net

Albistea

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatu ditu Gasteizen azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean

Luzaro Psikomotrizitate Eskolak  XIV. Psikomotrizitate Jardunaldiak antolatu ditu Gasteizen azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean

Aurten jardunaldietan gaur egungo hezkuntza testuinguruan oinarri-oinarrizkoa den gai baten bueltan arituko dira: loturaren balioa. Haurra osasuntsu garatuko bada, ezinbestekoa zaio atxikimendu segurua eraikitzea eta, halaber, atxikimendu segurua eraikitzesko funtsezkoa da helduaren eta haurraren artean ezartzen den lotura. Informazioa.

Albistea

Haur Hezkuntzako formazioaren 5. promozioko hezitzaileek diploma jaso dute

Haur Hezkuntzako formazioaren 5. promozioko hezitzaileek diploma jaso dute

Bi ikasturtetan zehar hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutu dituzte ikasleek, hala nola, Emmi Pikler, Loris Malaguzzi eta Reggio Emilia, eta 0-3 urteko adin tartetarako inspiratzaileak izan diren beste hainbat autore.