Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan eragiteko jardunaldiak egingo dira urriaren 19an Azpeitian

2019-09-24

‘Sormenean hezi, kulturan bizi’ izenburupean, egungo kultur bitartekaritzaz hitz egingo da, betiere euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu hartuta. Lehendabiziko edizio honetan hezkuntza arautuan jarriko da arreta eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru antolatu dituzte horretarako. Hik Hasi-k jardunaldien antolaketan parte hartu du, beste eragile batzuekin batera. Jardunaldiko izen-ematea hemen.

 
 
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioan eragiteko jardunaldiak egingo dira urriaren 19an Azpeitian

Egitaraua:

8:30-9:00 Dokumentazioaren banaketa

9:00-9:15  Ongi etorri mahaia

9:15-11:00 Hitzaldiak. Dinamizatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

"Kultur transmisioa, katebegi bat kulturaren unibertsoan". Olatz Osa (Elkar Taldeko argitaletxeen zuzendaria)

“(Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak”. Iratxe Retolaza (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

11:00-11:30 Atsedenaldia eta Kafe etena

11:30-13:30 Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak. Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, JALGI ekimeneko kidea, UEUkidea)

Arte eszenikoak: Pantxika Telleria ( Koreografoa. ELIRALE dantza konpainia)

Musika: Musikariak Ikastetxeetan programa (Alberto Barandiaran. Kazetaria, idazlea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko teknikaria)

Literatura: Eskolako Literatur Kanona egitasmoa. (Amaia Irazusta. Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa)

Arte plastikoak: Artaziak. Hezkuntza eta mediazio kulturala.

13:30-15:00 Bazkaria

15:00-16:30 Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.

Arantxa Hirigoien, Ximun Fuchs

Inma Muñoa (Ikastolen Elkartea)

Mirentxu Oteiza (EIBZ eta bigarren hezkuntzako irakaslea Nafarroan)

Lidia Alcorta (Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea Nafarroan).

Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)

16:30-18:00 Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.

Mikel Artola (Bertsozale elkartea)

Oier Araolaza (Dantzan)

Nerea Permach (Irakaslea eta UPV/EHUko ikertzailea)

Haizea Barcenilla (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea)

Moderatzailea: Amaia Serrano (UPV/EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

18:00-19:00 Itxierako saioa: Soreasu Sormengunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba)