Abian da Errigoraren ‘Euskarari puzka’ kanpaina

2019-10-30

Zazpigarrenez, Nafarroako hegoaldean eta erdialdean euskararen aldeko proiektuak sustatzeko helburuarekin jarri dute abian egitasmoa. Azaroaren 20ra bitartean eskatu ahalko dira saskiak.

 
 
Abian da Errigoraren ‘Euskarari puzka’ kanpaina

Zazpigarren urtez jarraian egingo du Errigorak ‘Euskarari puzka’ kanpaina. Egitasmoaren aurkezpenean Nafarroako hegoaldean eta erdialdian euskararen aldeko proiektu zaharrak indarberritu eta berriak sorraraziko dituen olatua sortu nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.

Hori lortzeko Nafarroan ekoitzitako produktuz hornitutako saskiak jarriko dituzte salgai Euskal Herri osoan zeharreko 700 salmenta puntutan eta www.errigora.eus webgunean. Azaroaren 20ra bitartean eskatu ahalko dira saskiak.