Urriaren 5ean Barakaldon egingo da aurtengo Bizipoza Jaia

2019-09-30

Jolasak, ikuskizunak, tailerrak, dantzaldiak... Askotariko ekitaldiak izango dira aurten Barakaldon ospatuko den Bizipoza Jaiaren baitan. Datorren larunbatean, urriaren 5ean egingo da eta aurten, Aspanovas Bizkaiko haur minbizidunen gurasoen elkartea eta Kale Dor Kayko Ijitoen Bizkaiko elkartea aritu dira jaia antolatzen. 

 
 
Urriaren 5ean Barakaldon egingo da aurtengo Bizipoza Jaia

EGITARAUA: 

Irria gunea (Alkartu Ikastola)

11:00-12.30: Pirritx, Porrotx eta Marimotots Irrien Lagunekin kantuan eta dantzan (sarrera guztiak agortuta).

12:45-13:15: Ongietorri ekitaldia. 

Piratatxo gunea (Alkartu Ikastola)

10:00-16:00: Athletic Club fundazioaren tailerrak.

Tio Manuel gunea (San Bizente auzoko pasealekua)

10:00-16:00: Bizipozako elkarteen postuak. 

10:00-11:00: Lain zunba.

10:00-16:00: Tailerrak, hainbat talderen eskutik.

13:00-14:00: Ibarrakalduren dantza erakustaldia.

Garlotxi gunea (San Bizente auzoko kioskoko plaza)

14:00-15:00: Roson & Ibai Roson raperoak.

15:00-16:00: Kale Dor Kayiko elkartea: palma eta kaxoi tailerra.

16:00-17:00: Go!azen.

17:00-18:00: Xaibor diskofesta.

18:00-19:00: Txokolate jana eta erromeria.

On Egin gunea (Alkartu Ikastola)

13:00etan eta 15:00retan bazkariak (txartelak salgai Bizipoza.eus-en). 

Kale animazioa egun osoan zehar

Hala Dzipo musika eskolako txistulari taldea /trikitixa eta panderoa

Hala Dzipo musika eskolako gazteen elektrotxaranga

Hala Dzipo musika eskolako abesbatza

EinGo taldeko trikitilariak

Hala Dzipo musika eskolako euskal fanfarrea