Albistea

Oraindik ere bada tokia, zazpigarren urtez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat Hik Hasik antolatu duen formazioan

Oraindik ere bada tokia, zazpigarren urtez, Haur Hezkuntzako hezitzaileentzat Hik Hasik antolatu duen formazioan

Haur Hezkuntzako profesionalen prestakuntzan sakontzeko asmoz, haur txikiekin lanean aritzen diren hezitzaileei zuzenduta bi urteko formazioa eskainiko du Hik Hasi-k, zazpigarrenez. Oraingoan aldaketa batekin: bi ikasturteetarako edo lehen ikasturterako soilik egin ahalko da matrikula.

Hauexek dira formazioan landuko diren oinarri nagusiak:

  1. ikasturtea - 2019/2020 (0-3 aldia). EMMI PIKLER pediatraren oinarri teorikoa izango da jarraituko den ildo pedagogiko nagusia: ZAINKETAK, MUGIMENDU ASKEA, LOA, PARDEL ALDAKETA, JATORDUAK, SOZIALIZAZIOA, eta abar landuko dira.
  2. ikasturtea - 2020/2021 (0-6 aldia). Hainbat pedagogia berritzaile eta eraldatzaile ezagutuko dira: LORIZ MALAGUZZI eta Reggio Emilia, RUDOLF STEINER eta Waldorf eskola, MARIA MONTESSORI, Pedagogia Sistemikoa, heziketa berdea, REBECA eta MAURICIO WILD...

Ikaslerro bakoitzean, gaian adituak diren Euskal Herriko nahiz kanpoko hezitzaileek emango dute prestakuntza.

PREZIOAK:

Aukera dago matrikula bi ikasturteetarako egiteko edo lehen ikasturterako soilik egiteko.

  • 2 Ikasturteak: 2.500 euro (matrikula 460 euro eta 85 euroko hileroko kuota 24 hilabetez)
  • 1. ikasturtea soilik: 1.450 euro (matrikula 460 euroko eta 99 euroko hileroko kuota 10 hilabetez)

EGITARAU OSOA

IZENA EMATEKO

Hik Hasi

Apirileko 'hik hasi' aldizkaria harpidedunen eskuetan da jada

Apirileko 'hik hasi' aldizkaria harpidedunen eskuetan da jada

hik hasi aldizkariaren 237. zenbakiak ere ikusi du argia. Besteak beste, ondoko gaiak ageri dira:

- Inklusioa eskolan eta... gizartean?

- Rocio Garcia Carrioni elkarrizketa: “Zientifikoki probatuta dagoen pedagogia bat erabiltzen ari garela esaten diegu familiei, benetan horrela ez denean”

- Altsasuko BHI: Ikasleen ahozkotasun-gaitasuna lantzeko proiektua, hamaika onuratarako ate

- Errealitate birtualaren eta simulagailuen erabilera Lanbide Heziketan

- Zergatik da interesgarria urmaelak egitea ikastetxeetan? Zein aukera eskaintzen dituzte?

- Mahashakti yoga eskola. Yoga haurrekin lantzeko prestakuntza

- Zigor Iturrieta sukaldari eta korrikalariaren zutabea

Albistea

Sexu heziketari buruzko gida bat argitaratu du LABek, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua

Sexu heziketari buruzko gida bat argitaratu du LABek, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua

LAB sindikatuaren Irakaskuntza arloak Sexualitate askatzaileak iruten izeneko egitasmoa abiatu du, eta lehenbiziko urrats gisa Sexu heziketari buruzko gida Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat izenburuko argitalpena karrikaratu du. Gida hori Itxaso Torregrosa sexologo eta LABeko kideak egin du. Sindikatuaren asmoa da derrigorrezko hezkuntzako ziklo guztietarako ildo honetako gidak eta materialak sortzen jarraitzea.

Hik Hasi

SOINU LABORATEGIA. Aupa Quartet sokazko laukotearen eskutik

SOINU LABORATEGIA. Aupa Quartet sokazko laukotearen eskutik

Aupa Quartet sokazko laukote klasikoak batere klasikoa ez den ikuskizun bat prestatu du 6-12 urteko gaztetxoentzat. Musika mota desberdinak nahastuz ikuskizun alaia, erakargarria eta parte-hartzailea osatu du. Gaztetxoak dantzan, txaloka, txistuka edo erritmoa markatuz jartzen dituen ikuskizun bizia.

Albistea

Hik Hasik ere euskararen alde egin du Klika, 21. Korrikan

Hik Hasik ere euskararen alde egin du Klika, 21. Korrikan

Garestik abiatu eta apirilaren 14an Gasteiza iritsi arte, Euskal Herriko hamaika auzo, herri eta hiritatik igaroko da 21. Korrika. Horren harira, hainbat eragile izan dira euskararen alde klika egin dutenak. Izan ere, 21. Korrikan, AEK-k esanetatik konpromisoetara jauzi egitea aldarrikatu nahi du, eta Hik Hasik ere euskararekiko bere konpromisoa berretsi du: euskal hezkuntza-sistema osoan kalitatezko heziketaren alde lan egitea, euskatik eta euskaraz. Horretarako, euskal irakasleen eta hezitzaileen informaziorako eta formaziorako topagune izateko konpromisoa berresten du Hik Hasik, euskara ardatz hartuta.

Hik Hasi-ren konpromisoa osorik

Albistea

14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua

Maiatzean eta ekainean Euskal Herriko 14 ikastetxetan jarriko da martxan material berrerabiliak probatzeko proiektu pilotua, Hik Hasik eta Emaus Gizarte Fundazioak elkarlanean diseinatuta. Hik Hasin aspaldi planteatu zen Reggio Emiliako Remidaren antzeko proiektua martxan jartzeko proposamena. Gisa horretako proiektu bat martxan jartzeak zer-nolako lana eta dimentsioa duen kontziente izanik, erdibideko proposamen bat landu da momentuz: Haur Hezkuntzako geletan, berrerabilpenaren eta jasangarritasunaren txokoa martxan jartzea. Proiektu pilotuan parte hartu nahi zuten ikastetxeei izena emateko deia egin zien Hik Hasik 2018ko abenduan, eta dei hark izan zuen arrakasta ikusita, proiektu pilotua 14 ikastetxerekin egitea erabaki da. Irudian ikus daitekeenez, proiektuaren nondik norakoak lotzeko bilera egin zen parte hartuko duten ikastetxeeekin martxo amaieran.