Albistea

Emankorra izan da apirilaren 23tik 27ra Kataluniara egindako bidaia pedagogikoa

Emankorra izan da apirilaren 23tik 27ra Kataluniara egindako bidaia pedagogikoa

Aurreko urteetan Estonian, Finlandia, Reggio Emilian eta Kuban izan ostean, aurtengoan Kataluniara bidaia egin du 25 laguneko irakasle eta hezitzaile taldeak Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak antolatuta. Apirilaren 23tik 27ra, egitarau betea izan dute partaideek. Besteak beste, La Maquinista eta Joaquim Ruyra Haur eta Lehen Hezkuntzako zentroak, Jacint Verdaguer DBHko ikastetxea eta Bartzelonako Raval auzoan dagoen CADI familia-espazioa bisitatu dituzte. Baina horrez gain, Rosa Sensat elkarte pedagogikoa edota Escola Nova 21 duela hiru urte sortutako hezkuntza-egitasmoa ezagutzeko aukera ere izan dute.

Hik Hasi

INKLUSIOA eskolan eta... gizartean

INKLUSIOA eskolan eta... gizartean

Inklusioaz eta berdintasunaz hitz egiteko parada egon zen martxoaren hasieran Berritzeguneek Bilbon antolatutako ‘Eskola abian: inklusioaren eta berdintasunaren bidean’ jardunaldietan. Abagune hori probestu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola inklusiboa eta hezkidetza garatzeko planak aurkezteko. Bi hanka horietako bat hartu da ardatz erreportaje honetan: inklusioarena. Dibertsitatea, aniztasuna, inklusioa txanponaren alde batean. Eta esklusioa, errendimendua, diskriminazioa beste aldean. Txanpona gora botaz gero, alde bat zein beste atera daiteke, zoriak erabakitzen duena. Gai hau, ordea, garrantzitsuegia da zoriaren esku uzteko. Jardunaldietako hizlariek argi erakutsi zuten inklusioaren aldeko apustua egin dutela eta arlo horretan zer egiten ari diren azaldu zuten.

 

Albistea

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian

Uztailaren 1etik 4ra egingo dira Hik Hasi-ren Udako Topaketak, Donostian

Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Beraz, 20. urteurrena izango da, eta horrexegatik, topaketak ere bereziak izango dira, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko delako aurtengoan.

Bi berrikuntza nagusirekin gatoz:

  1. Hezkuntzaren inguruan hausnartzeko mahai inguruak antolatu dugu uztailaren 1erako, “Hezkuntza errealitate berrietara jauzi” izenburupean.  
  2. Uztailaren 2tik 4ra ohiko topaketak egingo dira, baina ohi baino gehiago izango dira, partaideen eskura ahalik eta aukera zabalena jartzeko.

* Izen-ematea maiatzaren 1ean irekiko da.

Albistea

Hik Hasi-k BAI EUSKARARI Ziurtagiria eskuratu du, "zerbitzua eta lana euskaraz" mailarekin

Hik Hasi-k BAI EUSKARARI Ziurtagiria eskuratu du, "zerbitzua eta lana euskaraz" mailarekin

Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea du helburu. Euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Mailarik altuenarekin eskuratu berri du Hik Hasi-k Bai Euskarari Ziurtagiria; "Zerbitzua eta lana euskaraz" mailarekin, alegia, zerbitzua euskaraz eskaini eta euskara lan hizkuntzatzat duen entitatea baita. Beraz, aurrerantzean, Bai Euskarari logotipoa ere txertatuko du Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoak bere euskarrietan.

Hik Hasi

Rocio Garcia Carrión: “Zientifikoki probatuta dagoen pedagogia bat erabiltzen ari garela esaten diegu familiei, benetan horrela ez denean”

Rocio Garcia Carrión: “Zientifikoki probatuta dagoen pedagogia bat erabiltzen ari garela esaten diegu familiei, benetan horrela ez denean”

Nazioarteko puntako unibertsitateetan —besteak beste, Harvarden eta Cambridgen— ibiltzen da Rocio Garcia Carrion, eskolak ematen ez ezik, hezkuntzaren arloko ikerkuntza zientifikoetan parte hartzen. Bere aztergaien artean daude ikaskuntza dialogikoa eta interaktiboa, inklusioa, familien nahiz komunitatearen parte-hartzea, edota gizarte bazterketa. Ozen defendatzen du hezkuntzak ere, medikuntzak edota beste zientzia batzuek egiten duten bezala, ebidentzia zientifikoetan oinarritu behar duela bere jarduna. Ezin dela edozein esperimentu egin eskolan, eta emaitzak nolakoak izango diren aurrez jakin gabe ezin dela umeekin orain hau eta gero hura probatu: “Demagun hori medikuntzaren arloan gertatzen dela. Ez genuke onartuko, ezta? Bada, guk ere ezin dugu pertsonen bizitzekin jolasean jarraitu, medikuen eskuetan bezalaxe, gure eskuetan ere bai baitaude haien bizitzak”.

Hazi Hezi

Naia Torrealdai: "Herri prozesu bat behar da, elkarrekin hausnartzeko zer egitura behar dugun bizitza erdigunean jartzeko"

Naia Torrealdai: "Herri prozesu bat behar da, elkarrekin hausnartzeko zer egitura behar dugun bizitza erdigunean jartzeko"

Bizitzaz hitz egiten hasi nahi dute bilgune feministan, eta herri mugimendutik kontzeptu hori erdigunean hartuko duen jendarte egitura bat sortzeko prozesua abiatu. Hori da iparra, baina, horra iritsi bitartean, ‘urgentziazko neurriak’ hartzea ezinbestekoa da. Horregatik, zaintza lanetan modu prekarioan ari diren emakumeen ahotsa ekarri dute martxoaren 8ko greba feministaren erdigunera.