“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

2019-03-04

OinHerrik antolatuta, apirilaren 6an, larunbatean, 9:30etik 13:30era Donostiako EHUn izango da.

2012an abiatu zen Herri Hezitzailearen ibilbidea. Une egokia da oraingoa egindakoaz hausnartzeko, eta, batez ere, aurrera begirako ildo nagusiak erabakitzeko.

Herri Hezitzailea filosofiaren azpian, Euskal Herri osoko hezkuntzako, euskararen arloko eta aisialdiko 14 eragilek bat egin dute (OinHerri elkartea), oinarrizko zazpi balio lantzeko, eta, horrela, jendartea hobetzeko asmoz.

Hauek dira zazpi balioak: Haurraren kultura aitortzea eta errespetatzea. Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera eskaintzea. Aniztasunean berdin eta parekide izanez aritzea. Ingurumenarekin bizitzen ikastea. Ingurumen kulturala zaintzea. Harremanetan, euskara lehenestea. Elkarlanean aritzea eta auzolana sustatzea: komunitatean bizitzea.

Bestalde, Herri Hezitzaile gisa eraginkorra izateko, herri bakoitzeko udala, eskolak eta herri eragileak (hezkuntza, aisialdia eta euskara, batez ere) elkarrekin aritzea planteatzen dugu.

IZENA EMATEKO

 
 
“OinHerri, Herri Hezitzailea”ren jardunaldia

EGITARAUA

9:30. Ereindako haziaren ondorioak. Oinherrin orain arte egin dena, labur-labur.

OINHERRI.

 

AURRERA BEGIRA KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

9:45. Atxikimendu, taldetasun, euskaltzaletasun eta feminismo elkargune bat.

LOREA AGIRRE, Jakineko zuzendaria.

10:20. Kulturak zeharka gaitzan, kulturak zeharka ditzagun.

IRATXE RETOLAZA, EHUko irakaslea.

10:55. Azpeitia: herriko eragileekin egindako diagnostiko-prozesua eta aurrera begirako erronkak.

AMAIA ZARRABEITIA, Elhuyarreko teknikaria eta EGOITZ ARRUTI, Azpeitiko Herri Hezitzaileko kidea.

11:30. Atsedena.

12:00. OinHerriren WEB berriaren aurkezpena.

Aurrera begira lanerako finkatuko diren ildo nagusiak.

- OinHerriren izenean, aurrera begira non jarri beharko liratekeen lehentasunak proposatu, eztabaidatu, eta, ahal den neurrian, adostea da helburua; alegia, hainbat ildo denon artean zehaztea.

13:30. Amaiera.