"Changemaker eskolak" izendapena jaso du Arizmendik; Euskal Herriko lehen ikastola da izendapen hori jasotzen

2018-11-14

Herenegun, azaroak 13, jaso zuen Arizmendi ikastolak "Changemaker" izendapena, Madrilgo Teatro Español antzokian. Hala, beste hiru ikastetxerekin batera ASHOKA nazioarteko sarean sartu da; gizarte berrikuntza helburu hartuta. Izendapen hori jasotzen duen lehen ikastola da Arizmendi.

Informazio gehiago

 

 
 
"Changemaker eskolak" izendapena jaso du Arizmendik; Euskal Herriko lehen ikastola da izendapen hori jasotzen

 

Gizarte berrikuntzaren alde apustua egiten duen fundazioa da ASHOKA, aldaketa eragilez osaturiko gizarte bat eraiki nahian. Bost kontinentetan eta 87 estatuetan zehar zabalduta dago.

Atzo arte zortzi ziren Espainiako estatuaren lurraldean sare hau osatzen zutenak. Gaurtik lau gehiago: Kanarietako ikastetxe bat, Extremadurako institutu bat, Galiziako eskola bat eta ikastola bat, Arizmendi. Aurrerantzean, eskola changemaker izendatuta gelditzen dira.

Kalifikazio hau lortu dute ibilbide luze baten ondotik, proposatu ziren 456 eskolen behaketa eta hautaketarekin hasi zena. Ikastetxeei bisitak, profesionalei elkarrizketak eta dokumentazioaren azterketak osatzen zuten kanporaketa aldi zenbait igaro ostean, azken txanpa aurtengo urriaren 10ean egin zen, azalpen eta kontrastea burututa zortzi aditurekin eta hogeita hamabi behatzailerekin.

Eskola changemaker deitzeko azken erabakia bideratzeko, zazpi irizpide baliatu ziren:

  1. BISIO ERALDATZAILEA: Aldaketa-eragileak prestatzeko hezkuntzan ari diren eskolak dira.
  2. Ikaskuntza aktiboa: Haurrak eta gazteak eguneroko jardunean dira partaideak, erabakiak eta erantzukizunak hartzen dituzte.
  3. BERRIKUNTZA: Ikastetxe “bereziak” dira, bere buruari galdegiten diotenak eta beren praktikak etengabe hobetzeko arreta mantentzen dutenak.
  4. ERAGINA: Aitortza jaso duten ikastetxeak dira, beste sare batzuetan ari direnak. Eraldaketa beren eskoletan baino haratago zabaltzean konprometituta daude.
  5. EKIPOA: Bisio eta helburuak lortzeko ahaleginean pertsona talde edo multzo jarraitua dute (ohiko irakasle taldea baino anitzagoa).
  6. JARRERA IREKIA:  Beste batzuekin euren eredua partekatzeko eta besteengandik ikasteko prest daude.
  7. PROIEKTU INTEGRALA: Ikastetxearen osagai guztiak hartzen dituztenak dira: Ikaskuntza-espazioak, ebaluazioa, harreman profesionalak, metodologiak, inguruarekin eta komunitatearekin harremanak, curriculum aplikazioa, etabar.