Albistea

Francesco Tonucci Markina-Xemein herrian

Francesco Tonucci Markina-Xemein herrian

Berakruz ikastolak antolatuta, haien mendeurrena ospatzeko asmoz, Francesco Tonucci izango da EKAINAren 5ean Markina-Xemeingo Esperanza eraikineko auditorioan 17:00etatik 20:00etara saioan.

Francescorekin batera, Mar Romera eta Javier Bahón arituko dira.

Albistea

Nora Salbotx nafar irakasleari elkarrizketa

Nora Salbotx nafar irakasleari elkarrizketa

Plaza hutsa hausnarketarako web-ean Nora Salbotx irakasle elkarrizketa interesgarria egin diote.

BIDEOA ikusteko

Hik Hasi

Zer garrantzi du gorpuntzak ikaskuntza-prozesuan?

Zer garrantzi du gorpuntzak ikaskuntza-prozesuan?

* Amaia Navascues eta Maider Urrutia ‘Gorputzaldiak’ egitasmoko kideen eskutik

Gorputza beti presente dagoela eta ikaskuntza-iturri dela oinarritzat hartuta, hezkuntzan ustez gorputzari arretarik eskaintzen ez zaion agertoki honetan, oso garrantzitsua iruditzen zaigu gure buruari galdetzea zer ikaskuntza ari garen kontzienteki edo inkontzienteki sustatzen eta beste zer ikaskuntza sustatu nahiko genukeen.

Albistea

Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian

Azpeitiako Udalak antolatuta, EHUren udako ikastaroen barruan "Herriak eta kaleak gizarteak eraikitzeko plazak. Herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa Euskal Herrian" ikastaroa eskainiko da uztailaren 16an eta 17an, Donostiako Miramar jauregian.

Hizlarien artean, Joan Subirats, Lorea Agirre, Joxe Mari Auzmendi, Iratxe Retolaza, Gotzon Barandiaran eta abar izango dira.

Maiatzaren 31 arte MATRIKULA MURRIZTUA: 35 euro

Informazio osoa

Hazi Hezi

Sozializatzeko eta herritar izateko, Gaztelekuak

Sozializatzeko eta herritar izateko, Gaztelekuak

Konpetentzia sozialari eta konpetentzia pertsonalari erantzutea dute xede nagusi Gaztelekuek. Beroietara joaten diren gazteek interakzioa bilatzen dute batetik —bai kideen artekoa bai hezitzaileekikoa—; eta ludikotasuna, bestetik. 

Hik Hasi

EDUARD VALLORY, Kataluniako Escola Nova 21 programaren zuzendaria : “Eskola bat ez bada ahalduntzailea eta transformatzailea, zerbait ez da ondo egiten ari, eta aldatu egin behar du”

EDUARD  VALLORY, Kataluniako Escola Nova 21 programaren zuzendaria : “Eskola bat ez bada ahalduntzailea eta transformatzailea, zerbait ez da ondo egiten ari, eta aldatu egin behar du”

Praktika pedagogikoen berrikuntzan eta hobekuntzan aditu bihurtu da Vallory azken urteetan. Hezkuntza arloan kultura aldaketa sustatzeko xedez eta datozen belaunaldiak bizitzarako eta elkarbizitzarako prestatzea jomuga izanik, Escola Nova 21 programa sortu zuen duela bi urte. Dagoeneko ia 500 ikastetxe atxikitu dira egitasmora, euren zentroetan hobekuntza-prozesuak martxan jartzea helburu hartuta. Programak baditu bi elementu nagusi hezkuntza eragileak mugiarazi dituena. Horietako bat abiadura da, “azkartasunak erabakiak hartzera behartzen zaituelako, atzera edo aurrera egitera”; eta beste elementua objektibotasuna da: “Gure artean badirudi irakasle bakoitzak nahi duen eran jardun dezakeela, eta hezkuntza-praktika oro dela erlatiboa. Ezin dugu horrela jarraitu. Serioak izan behar dugu eta probatuta dagoen horretan oinarritu gure jarduna”.