Hazi Hezi

Bizitzan sortzaile izateko gaitasuna elikatuz

Bizitzan sortzaile izateko gaitasuna elikatuz

Gaur egungo garai hiperestimulatzaile eta hiperbisual hauetan, telebista, tablet, sakelako eta iragarkietatik irudiz bonbardaturik bizi garen aro honetan, osasungarria da haurrei euren kabuz istorioak irudikatzeko abaguneak eskaintzea. 

Hik Hasi

ESKOLAKO PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian

ESKOLAKO PATIOA. Ikasle guztiei leku egin nahian

Heziketarako gune bat gehiago da eskolako patioa. Inork ez du hori zalantzan jartzen, baina ikasle, irakasle nahiz guraso zenbaiten artean kezka nagusitu da haren erabileraren inguruan. Patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zein balio gailentzen dira? Zer-nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira? Hainbat ikastetxetan hasiak dira patioaren inguruan hausnartzen, espazioaren antolaketa modu berriak planteatzen, eta eraldaketak gauzatzen. Horietako bi esperientzia ekarri ditugu orriotara: Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolakoa, bata; eta Duranako Ikasbidea Ikastolarena, bestea.

Albistea

Ordezkapenetarako lan poltsa

Ordezkapenetarako lan poltsa

Urola Kostako eskola aktibo batek hezitzaileen lan poltsa zabalduko du 2017-2018 ikasturtean zehar sor litezkeen beharrei erantzuna eman asmoz. Interesatuak bidali curriculuma “zingiranhazi@gmail.com” helbide elektronikora.

Hazi Hezi

Hegoa Ugalde: “Ezin dira ulertu zaintza eta jolasa bata bestea gabe”

Hegoa Ugalde: “Ezin dira ulertu zaintza eta jolasa bata bestea gabe”

Jolas autonomoaren bitartez haur txikiak bere gorputza, bere gaitasunak eta mugak ezagutzen ditu batetik, baina baita ondokoak eta mundua bera deskubritzen ere. Helduak eskaintzen dion presentzia, giroa, zaintza, eta materialak funtsezkoak dira, Zorutik-eko Hegoa Ugalde hezitzailearen arabera.

Albistea

Azken egunak CHIMAMANDA liburuxka eskatzeko

Azken egunak CHIMAMANDA liburuxka eskatzeko

Chimamanda NGOZI ADICHIE idazle nigeriarraren Guztiok izan beharko genuke feminista saiakera labur eta zuzena, mundu osoan arrakasta izan du. Hik Hasi egitasmoak iaz, ikastetxe guztiek generoaren gaia lantzeko euskarri sendo bat izan zezaten, Euskal Herriko ikastetxe guztietara zabaldu zuen doan.

Orain, nahi duten ikasle-talderekin landu dezaten, ESKAINTZA BEREZIA egin die ikastetxeei: 10 ale edo gehiago eskatuta, liburuxka bakoitzak euro 1ean saltzea.

Tirada berezia egin beharko denez, urtarrilaren 31erako ekaera guztiak jasota izan beharko genituzke.

Eskaintza interesgarria iruditzen bazaizue, egin ezazue eskaera hikhasi@hikhasi.eus helbidean.

Hik Hasi

Nora Salbotx: “Ikasleen begietan, irakasle on batek egiten duenarekiko maitasun moduko bat transmititu behar luke, pasioa, emozioa”

Nora Salbotx: “Ikasleen begietan, irakasle on batek egiten duenarekiko maitasun moduko bat transmititu behar luke, pasioa, emozioa”

Behetik gora ekinez eta txikitik eraginez urratu du bidea Nora Salbotxek (Iruñea, 1973), eta esperientzia oparoa pilatu du hezkuntzaren arloan: Amaiurko eskola txikian irakasle hastapenean; eta irakasleen formakuntzan ondoren —Mondragon Unibertsitatean nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoan—. Herrigintzan ere urte luzez aritu da lanean: batetik, Baztan oinarri harturik, “Herri hezitzailea, eskola herritarra” egitasmoaren bidez Euskal Herri osoan eragiten; eta bestetik, sindikalgintzan. Magisterioko eta psikopedagogiako unibertsitate ikasketak edukitzeaz gainera, landa eremuko eskolen gaian nahiz komunikazioarenean espezializatu da. Eta beste ororen gainetik, hezkuntzaren inguruko ikuspegi humanista garatu du. Beti ere, jarrera baikor batekin eta euskal hezkuntza nazionala eraikitzea jomuga hartuta.