Heziberri, LOMCE eta PISA azterketei planto egiteko deia luzatu du HPTk

2018-02-04

Berriz ere, Hezkuntza Plataformen Topagunean ordezkatzen ditugun hezkuntza komunitateko norbanako zein batzorde edo plataformen aldetik beharra ikusi dugu hezkuntzan bizi dugun egoeraren larritasuna jendarteratzeko.

 
 
Heziberri, LOMCE eta PISA azterketei planto egiteko deia luzatu du HPTk
  • LOMCE bete betean aplikatzen jarraitzen dute izen horrekin edo Heziberri-rekin. Hezkuntza komunitatearen eta eragileen gehiengoaren eskaerei muzin eginez, Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernuek lege eta dekretu horien ezarpenean aurrera egitea erabaki dute. Kanpo ebaluazio sistema aplikatu eta inposatzea erabaki dute. Eta horren ondorioak larriak dira ikasleentzat, eskola komunitate guztiarentzat eta gure herriarentzat.

  • Beste behin ere, Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailek, ebaluazio sistema propio eta hezitzailearen norabidean pausuak emateari uko egin diote eta kanpo interesei erantzuten dien ebaluazio-kalifikazio sistema aplikatzea erabaki dute.

  • Jakin berri dugu, aurten ere, azterketa eta errebaliden karrera zoro batetan murgiltzera kondenatu nahi dituztela gure lurraldeetako hainbat ikastetxe. Hau da aurtengo oztopo lasterketa, martxoaren 5ean hasi eta ekainean bukatuko dena. Azterketaz beteriko 4 hilabete. 6 azterketa:

  • ISEI-IVEIrenebaluaziodiagnostikoaLH4.maila+DBH2.mailan

  • LOMCE/HeziberriLH6.mailan+DBH4.mailan

  • PISA15urtekoikasleentzat

  • Selektibitateabatxilergoabukatzean

  • ISEI-IVEIrenak alde batera utzita, gainontzeko guztiak ikastetxetik kanpo erabaki dira, gure sistematik at; ikastetxearen ibilbide eta planei kanpotik ezartzen zaizkien azterketak dira; ikastetxeen ezaugarri zein errealitateak eta berdin ikasleenak ere kontutan hartu gabe inposatzen diren azterketak dira. Madrilen erabakitakoak dira. Egoera itogarri hau jasangaitza da.

  • HPT-n, EBALUAZIO HEZITZAILEAz aritu ginen hausnartzen iaz. Gaur, han ireki genuen bidean berretsi eta gure herriarentzako Ebaluazio Sistema Propioaren aldarrikapena egin nahi dugu. Era berean, kalifikazio eta etiketatzeak baztertuko dituen Ebaluazio Hezitzailearen aldeko mezua zabaldu nahi dugu.

  • Horregatik, eta irizpide horiek oinarri hartuta, aurten ere, PLANTO egiteko deia luzatzen dugu. Madrilen erabaki dituzten, inposatuak zaizkigun, eta inongo eragin akademikorik ez duten azterketei planto. Planto inposatutako Lomce/Heziberriren ondorio diren LH 6 eta DBH 4ko azterketei, zein planto PISA azterketei.