Lan- eta jolas-baldintzak espresio tailerrean.

2018-02-04

Baleube hazkunderako guneak antolatuta, otsailaren 7an, 18:00etatik 19:30era, Marian Santamariak eta Benjamin Barandallak hitzaldia eskainiko dute Donostiako Baleube espresio tailerretan (Balleneros, 3. Arco denda gunearen ondoan)

Libertate gune batean, epaitu gabe, lan egiten denean, …

Konpetizio eta kontsumotik kanpo antolatzen denean jarduera bat …

Ikerketaren, jolasaren eta interesaren bidez ikasteko aukera sortzen denean …

Orduan bai, haurrek, gazteek eta helduek euren gaitasun sortzailea garatu dezakete mugarik gabe.

 
 
Lan- eta jolas-baldintzak espresio tailerrean.

Azkenengo hogei urtetan espresio-tailerrak antolatzen (pintura-, buztin- eta mugimendu-tailerrak) eta giza-taldeekin harremanetan egoten lanean aritu gara. Eginkizun horretan erabili izan dugun lan egiteko erari esker, norberak bere burua baieztatzeko eta gizaki sendo eta segurua hasteko aukera izaten du.

Heziketa beste modu batean ulertzeko, giza-harremanak bizitzeko eta bizitzari berari aurre egiteko informazio interesgarria emango dizue hitzaldiak.