JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak

2018-01-31

Txatxilipurdi elkarteak JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak antolatu ditu otsailaren 28an, martxoaren 17an eta apirilaren 14an Arrasaten.

Informazioa: www.txatxilipurdi.eus

 
 
JOLAS LIBREAREN GARRANTZIA jardunaldiak

30 urteko ibilbidean Txatxilipurdik bere jarduerak bizipenetan oinarritu ditu; bizi, jolastu, sentitu… hausnarketa eta gogoetak berehala jaitsi izan ditugu egunerokotasunera, ekintza eta egitasmoetara.

Azken urteetan, gure lanaren oinarriez hausnartzeko beharra ere sentitu dugu eta horrela ekimen ezberdinak abiatu eta foro ezberdinetan ere parte hartu dugu. Herri hezitzaileak, haurren parte hartzea, naturarekin dugun harremana…

Txatxilipurdiren eguneroko lanean oinarrizko tresna nagusienetakoa da jolasa. Oraingoan, baliabide hezitzaile honen inguruan dugun ikuspegia eta praktika eraldatzailea bateratu eta marko baten baitan kokatzeko beharra ikusi dugu.

Horretarako antolatu ditugu Txatxilipurdiko jardunaldiak. Gure egunerokotasunean sortzen diren zalantza, kezka eta bizipenak elkarbanatu eta jolasaren inguruan elkarteko noranzkoa finkatzea da asmoa. Helburu horrekin aditu eta aritu ezberdinekin hitzaldia, tailerra eta mahai ingurua antolatu ditugu.

Gainera, egingo dugun ibilbidea eta hausnarketa soilik Elkartearen baitakoa izan beharrean, herriko hezkuntza eragile, hezitzaile eta familiekin partekatu nahi dugu.

Honakoa da beraz, Txatxilipurdiko jardunaldietarako prestatu dugun egitaraua.

  1. Hitzaldia:
    1. ZAINTZA: Zaintza zerbitzua egongo da eta nahi izanez gero, hitzaldira haurrekin etortzeko aukera ere egongo da.
    2. LEKUA: Kulturateko Jokin Zaitegi gela
    3. ORDUA: 18.30-20.00
    4. DATA: 2018ko otsailak 28, asteazkena
    5. HARTZAILEAK: Hezitzaileak, gurasoak, interesa izan dezakeen edonor
    6. EMALEA: Itziar Arregi HUHEZI Hazitegia ikerketa taldea
    7. GAIA: Zer da jolas librea eta zertarako balio du?

 

  1. Tailerra:
    1. KUOTA: 10 euro / 15 euro (liburuxkarekin)
    2. ZAINTZA: Tailerrean haurrekin parte hartzeko aukera egongo da.
    3. LEKUA: Etxaluzen
    4. ORDUA: 9.30-13.30
    5. DATA: 2018ko martxoak 17, larunbata
    6. IZEN EMATEA: Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da http://www.txatxilipurdi.eus/
    7. HARTZAILEAK: Hezitzaileak, gurasoak, interesa izan dezakeen edonor.
    8. EMALEA: Txusma Azkona PLISTI PLASTA egitasmoa
    9. GAIA: Jolas librea bizipenetatik

 

    1. Mahai ingurua:
      • GAIA ETA PARTAIDEAK:
      • HARTZAILEAK: Hezitzaileak, gurasoak, interesa izan dezakeen edonor.
      • DATA: 2018ko apirilak 14, larunbata
      • ORDUA: 10.30-12.00
      • LEKUA: Kulturateko Jokin Zaitegi gela
      • ZAINTZA: Zaintza zerbitzua egongo da eta nahi izanez gero, mahai ingurura haurrekin etortzeko aukera ere egongo da.

 

Txatxilipurdi Elkartea

Nafarroa etorbidea 23,1

943795446

idazkaritza@txtxilipurdi.com

www.txatxilipurdi.eus