"Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena

2017-11-20

Nazioarteko haurren eskubideen egunean, "Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena egin da EHUren Psikologia fakultatean. Gurasoak presoak dituzten haur-nerabeen eskubideak nola urratzen diren aurkeztu da. Neska-mutil gehienek, 400 kilometro baino urrutiagoko kartzeletara egin behar dute bidaia gurasoak bisitatzeko.

 
 
"Motxiladun umeak" txostenaren aurkezpena

Eta, ia erdiak, % 46k, beren etxebizitzatik 800 kilometro baino urrutiago dute bisitatu behar dituzten kartzelak. Horrek, ordu gutxitako bisitarako, asteburu osoa behar dutela salatu dute, eta, galdera da: non geratzen dira haur-nerabe horien eskubideak giza-eskubideak defendatu beharko liratekeen "demokrata" deritzaten estatuetan? Zergatik sortu nahi da halako mina, inolako ardurarik ez duten haur-nerabeengan?

Katxiporretak BIDEO bat prestatu du: https://www.youtube.com/watch?v=FBaof7z_0Lk