IZAR IKASTOLARA manifestazioan jende ugari

2017-08-28

Jende ugarik erantzun zion IZAR IKASTOLARA lemapean Donostian egindako manifestazio deialdiari.

Izar haurra Intxaurrondoko ikastolan matrikulatuta dago, baina ezin izango du irailaren 7an eskolatu bertan, Madrilen dutelako bere ama Sara Majarenasekin.

Madrilen eskolatzera behartuta dago, eta, horren ondorioz, hizkuntza, kultura, heziketa, sozialak eta psikologikoak diren kalteak jasango ditu.

 
 
IZAR IKASTOLARA manifestazioan jende ugari

Sarak aspaldi du bere kondenaren 3/4ak beteta eta kalean izan beharko luke dagoeneko. Hala ere, etxetik 450 kilometrotara dute, Madrilen, eta haurra gaztelaniaz eta dagokion giro sozialetik aparte eskolatu beharko du, han.