Azken egunak izena emateko III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan

2017-05-15

OinHerrik antolatuta, "III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA" jardunaldiak egingo dira maiatzaren 19an eta 20an DONOSTIAko EHUn. Landuko den gaia: 

HARREMANAK: harreman osasuntsuak izatearen garrantzia norberaren garapenerako eta komunitatearen ongizaterako.

BESTELAKO HARREMAN-EREDU BAT POSIBLE DA.

Izena ematea, maiatzaren 17 arte.

 
 
Azken egunak izena emateko III. HERRI HEZITZAILEA, ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan

 

 

EGITARAUA

 

MAIATZAk 19, ostirala:

8:30. Materialen banaketa.

9:00. Ongi-etorria.

9:15. “Nolako harremanak nahi ditu OinHerrik?”.

Lorea Agirre. Jakin aldizkariko zuzendaria.

10:00. “Zer eratako harremanak eta nola sustatzen dira Finlandiako Hezkuntza Sisteman?”.

Leo Pahkin. Finlandiako Hezkuntza Nazionaleko aholkularia.

11:15. Hamaiketako atsedena.

11:45. "Errespetuzko harreman osasungarriak familian eta eskolan".

Ane Ablanedo. Baionako unibertsitatean irakaslea. / Miren Camison. Haur filosofiako irakaslea.

13:00. “Herri osasuntsua: hezkidetza eta zaintzak, norberetik hasi eta plazara”.

Ibon Arrizabalaga. Arremanitz elkarteko kidea./ Edurne Epelde. Emagin elkarteko kidea.

14:00. Bazkaltzeko denbora.

 

16:00. Herri hezitzaile ikuspegiko hainbat esperientzia.

Leire Goenaga eta Maite Azpiazu (Azpeitia), Leire Bidart (Baigorri), Xabi Luke (Soraluze) eta Leire Elizegi (Bizipoza).

17:00. Haurrak eskubideak dituzten pertsona handi horiek. “Haurtzaroaren zantzuak” dokumentala eta eztabaida.

Alfredo Hoyuelos. Iruñeko Udal Haur Eskolen gerentea.

19:00. Amaiera.

 

 

MAIATZAk 20, larunbata:

8:45. Materialen banaketa.

9:00. Ongi-etorria: aurreko egunaren laburpena eta kokapena.

9:15. “Ongizatea, tratu ona eta demokrazia eskoletan”.

Heike Freire. “Cuadernos de Pedagogia” adizkariko zuzendaria.

10.30: “Donamartiriko Arberoa ikastola, Komunikazio Ez Bortitza esperimentatzen”.

Maialen Etxart. Arberoako irakaslea.

11.30: Hamaiketako atsedena.

12:00. KiVa programa, prebentzioa eta Bullyingari aurre egiten.

Agueda Laraudogoitia. Egitasmoaren koordinatzailea

13:00. “Harreman parekideak eta kultur-aniztasuna eskolan”.

Amelia Barquin. Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko irakaslea.

14:00. Jardunaldien amaiera.

 

PREZIOAK

BI EGUNAK: 80 €.

"OinHerri" eragileetako kideak, edota, Irria, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarietako harpidedunak: 50 €

EGUN BAKARRA: Ostirala 19a edo laurunbata 20a: 50 €.

"OinHerri" eragileetako kideak, edota, Irria, Hik Hasi eta Hazi Hezi aldizkarietako harpidedunak: 30€

IKASLEEI edo LANGABETUEI harpidedunen prezioak aplikatuko zaizkie.

 

*Oharrak:

1. Larunbaterako izena ematen dutenek ostiral arratsaldeko saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

2. Jardunaldietan izena ematen dutenei "OinHerri" taldeak argitaratuko dituen parte-hartzea sustatzeko 2 liburuxkak banatu egingo zaizkie.

 

Antolatzailea: OinHerri
Irrien Lagunak Kluba, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Topagunea, Amarauna Sarea, Tabakalera, Arremanitz ­elkartea, Sorguneak ikertegia (Huhezi, MU), Ikastolen elkarteko aisialdiko taldea,  Arrasateko Txatxilipurdi euskara eta aisialdiko elkartea, Urtxintxa Eskola Bizkaia, Urtxintxa ­Eskola Gipuzkoa, Lizarrako eta Iruñeko udal haur-eskolen taldea, Ttakun Kultur Elkartea, ­Kukumixo, Elgoibarko Izarra, Pil-pilean euskara elkartea eta Hik Hasi pedagogia-ekimena.

 

 

BESTELAKO HARREMAN-EREDU BAT POSIBLE DA

 

Harreman-ereduen inguruan hausnartuko dugu III. HERRI HEZITZAILEA ESKOLA HERRITARRA jardunaldietan. Herri-mailan, talde-dinamiketan, eskola-giroan,  edota familia-testuinguruetan bestelako harreman-eredu batzuk sustatzea da jardunaldion helburua, harreman osasuntsuak, indarkeria gabekoak, errespetuzkoak, horizontalak eta parekideak posible direlako. Harremanek berebiziko garrantzia dute gure bizitzan, gure egunerokoan, gure lanean, gure familian, gure lagun-artean... harreman-eredu osasuntsu batzuk eraikitzen baditugu zutabe sendoak izango ditugu. Jardunaldiotan hainbat gako ezagutuko ditugu:

 

-haurra, eskubidedun pertsona handi hori

-haurrekiko errespetuzko harremanak

-harremantzeko eredu berriak

-bortizkeriarik gabeko harremanak

-irakasle-ikasle harreman horizontalak

-harreman parekideak

-norbere buruarekin eta ondokoekin harreman osasuntsuak

-ongizatea, tratu ona eta demokrazia eskoletan

-harremanak kulturaniztasunean

 

Euskal Herriko eta kanpoko adituak izango ditugu harremanen inguruan hizlari. Herri-mailan, eskola-testuinguruan eta familian harreman-ereduak birpentsatzen ari diren hizlariak denak.