Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak

2017-03-12

LAB sindikatuak antolatuta, Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak egingo dira martxoaren 18an Hernaniko ORONAn.

Hizlariak: Ane Ablanedo (ebaluazioa eskola libreetan), Alexander Barandiaran (MU-HUHEZI) eta Lore Erriondo (EHU).

 
 
Ebaluazioaren gaineko jardunaldiak

EGUNGO EREDUA IRAULIZ, EBALUAZIOA HEZITZAILEA IRUTEN ANALISIA, KRITIKA ETA ALTERNATIBA

PROGRAMA

9:30 tan. Jardunaldien aurkezpena eta dokumentazio banaketa.

10:00 —11:30 Mahai ingurua: beharrezkoa al da ebaluazioa? Nolakoa?

11:30 –12:00 atsedena

12:00 -13:00 Esperientziak (Elorrioko Txintxirri ikastola, Arrankudiagako eskola)

13:00-13:30 goizak eman duenaren errepasoa eta jardunaldien amaiera.

LEKUA: Orona eraikina (Galarreta, Hernani).

 

 

Beharrezkoa al da ebaluazioa? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? LABek ebaluazio eredu berri baten eraikuntzaren aldeko lanketa egiten hasi nahi du. Hezkuntza sistema propioaren bidean ardatzetako bat izaki, bestelako eredu baten bidean urratsak emateko beharra agerikoa da. Izan ere egungo ebaluazio ereduak ez du zentzurik. Oro har, ikaslea da ebaluazioaren gunea eta ebaluazioa kalifikatzera mugatzen da, gehienetan ariketa idatzizkoan eta memoristikoan oinarritzen delarik. Modu honetan, ikasleari bere osotasunean, modu integralean, garatzea oztopatzen zaio. Eta bide honetan, hamaika adibide eman ditzakegu.

Beraz, LABen ustez, beharrezkoa dugu bestelako ebaluazio sistema bat, non ikaslea ez ezik, irakasle taldea, eskola, familia eta finean sistema guztia ere baloratuko den, beti ere hobekuntza ekitate, aukera berdintasunean oinarrituz eta garrantzizkoa dena, bide horretan aurrera egiteko plan, neurri zehatzak eskainiz. Eredu berri horren eraikuntza, hezkuntza komunitate guztiaren parte hartzean oinarrituko da. Izan ere, ebaluazioaren afera, ikuspegi poliedrikotik landu behar dugu. Bizi dugun ziurgabetasun egoera probestu eta ebaluazioaren izaera, funtzio, helburu, ereduen inguruko hausnarketa integrala burutu nahi dugu. Eta horregatik zuzentzen gara zuengana. Gai honekiko duzuen eskarmentua baliatu nahi dugu hausnarketaren abiapuntu gisa. Zuon ikuspegia eta iritzia bildu nahi dugu eztabaida herritar honen oinarri gisa.

Horretarako, Martxoaren 18an burutuko ditugun “EBALUAZIO HEZITZAILEA IRUTEN” jardunaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Jardunaldien helburua, bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen eta orohar jendartean eztabaida sustatu nahi dugu adostasunak iruten hasteko.

 

 

 

 

Harremanetarako: Ruben Iglesias San Sebastian (LABko hezkuntza politika arduraduna)

r.iglesias@lab.eus

677061772