EBALUAZIOA Hezkuntza Plataformen Topaguneraren ikuspuntutik

2017-02-18

Hezkunzta Plataformen Topaguneak mezu argia bidali nahi du gaurko egunean. Ez dugu LOMCEren araberako ebaluazio eredu atzerakoi eta zurruna partekatzen ezta onartzen ere. Hori dela eta, aurten ere, gaurko hausnarketaren ondorioz, LOMCEk agintzen dituen eta HEZIBERRIk asumitu dituen azterketei planto egingo diegu. Dei egiten diogu, gainera, hezkuntza komunitateari eta herritarrei, bide honetan aurten ere planto dinamika masiboa gurekin batera antolatu eta garatu dezaten.

 
 
EBALUAZIOA Hezkuntza Plataformen Topaguneraren ikuspuntutik

Bai EAEko Hezkuntza saila zein Nafarroakoa LOMCE aplikatzen ari dira. Gure egunerokoan LOMCE ikastetxeetan sartu digute, atzeko atetik. Hori dela eta, iaz, Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketari 178 ikastetxetan planto egin genuen.

Aurten Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. mailan, DBHko 4. mailan eta baita batxilergoko 2. mailan LOMCEren araberako azterketak izango ditugu. Guzti horiei planto egiteko deia luzatzen dugu.

Gainera, salatu nahi dugu aurten ere Hezkuntza sailen aldetik oraindik-orain inolako informaziorik eman ez dutela. Aipatu azterketako egiteko 3 hilabete soilik falta diren honetan, ez ikastetxeei, ez familiei, ez irakasleei, ezta berritzeguneei ere ez zaie inongo informaziorik helarazi.