Bidaia Pedagogikoa FINLANDIAra

2016-12-21

Hik Hasi egitasmoak bidaia pedagogikoa antolatu du Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko xedez. Apirilaren 17an Bilbotik atera eta Helsinkira abiatuko gara, 22an itzultzeko. Han, hainbat hitzaldi eta hezkuntza zentrotara bisitak egiteko aukera izango dugu.

2007an antolatu zuen lehen aldiz Finlandiarako bidaia Hik Hasik. 10 urte pasatu dira eta mundu mailan egiten diren ikerketetan puntan-puntan jarraitzen du herrialdeak. Hezkuntza aldaketa ugari egin dira urte horietan.

Orain, herrialdearen independentzia lortu zela mende bat egingo denean, Suomiko hezkuntza sistema ezagutzeko aukera izango da. Mundu guztian aski ezaguna da eta ezaugarri ugarigatik da eredugarri: sistema dezentralizatua, udalen parte-hartze zuzena eta gertutasuna, gardentasuna, irakasleen prestakuntza eta prestigioa, eredu inklusiboa, gurasoen parte-hartzea, talde txikiak, ekitatea eta berdintasuna, curriculum malgua, sistema bateratzailea...

Abenduaren 1etik 23ra bitartean izena emateko epea www.hikhasi.eus helbidean.

 
 
Bidaia Pedagogikoa FINLANDIAra

40 kideko kopuru mugatua denez, Hik Hasiren norbanako harpidedunek izango dute lehentasuna.

EGITARAUA:

Apirilaren 17an, astelehenean, Bilbotik Helsinkira joan.
Apirilaren 18an, 19an eta 20an, hainbat hitzaldi jasoko ditugu. hiruzpalau eskola ezagutzera joango gara: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza. Unibertsitate Irakasle Eskolan ere izango gara.
Apirilaren 21ean, ostiralean, turismo egiteko aukera egongo da.
Apirilaren 22an, Helsinkitik Bilbora itzuli.

PREZIOAK:
Prezio arrunta: 1.450 euro.
Harpideduna: 1.400 euro.

*OHARRA: ez egin diru sarrerarik onartua zaudela jakin arte (urtarrilaren 10ean behin betiko zerrenda).

PREZIOAN SARTZEN DENA:
*Hegaldia (Bilbo-Helsinki joan-etorria).
*Hotela, gosariak, bazkariak, hitzaldietako areto-alokairua, eta, eskoletarako eta unibertsitaterako bidaiak (afariak ez daude barne).
*Hizlariak eta eskoletako eta unibertsitateko bisitak, eta bisita horietako bi gidariak (izan ere, eskolak bisitatzeko, 20ko bi talde egingo dira).
*Itzultzaileen lana (Finlandiera-euskara bi itzultzaile, 20 kideko bana).
*Bidaia-asegurua.