“Neguko Haur Kantak” CD berria

2016-11-20

Kurkuluxetan elkarteak argitaratu duen “Neguko Haur Kantak” CDan agertzen diren abesti gehienak jatorrizkoak dira. Negua heltzen denean Olentzero etortzen da gure etxeetara baina horretaz gain Euskal Herrian historikoki beste hainbat gauza ere ospatu dira: solstizioa, urte amaiera, eguberria, eta bestelako sinesmenak naturarekin eta gure tradizioekin lotuta.

Harremanetarako: umegunea@gmail.com

 
 
“Neguko Haur Kantak” CD berria

CD honetako abesti guztiak sinesmen horietan oinarrituta daude baina jite moderno, alai eta dibertigarri batekin, betiko soinuak eta gaurko estiloak uztartuz.

Negua heltzen zaigu, oporrak heltzen zaizkigu, natura lotan dago eta opariak ere ekartzen dizkigu Olentzerok,  horregatik pozik gaude  eta kantatzeko gogoak ateratzen zaizkigu. Beraz kanta dezagun denok gure abestien protagonistekin (Mari Domingi, galtzagorriak, lamiak, Mikelats….) eta goza dezagun Neguko Jaiez.

14 abestiz osaturiko CD bat da: 3 abesti herrikoi eta 11 abesti berri eta asmatuak. Ekoizlea Bilboko “Kurkuluxetan” elkartea da eta bertan parte hartu dutenak hauek izan dira.

Musika egileak eta letrak: Itxaso Azkona, Koldo Zelestino eta Joserra Gutierrez

Koroak eta ahotsak: Arrigorriagako “Artizarra” musikaltegiko haur eta gazteak

CD honekin batera antzezlan bat ere ekoiztu dugu: “Dindirindi Mari Domingi”

Prezioa:10 euro

Saltokiak: Durangoko azoka (“Erroa” argitaletxean) eta Bilboko Kafe Antzokian (Gabriel Aresti euskaltegian)