ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa

2016-10-23

Azaroaren 5ean hasita, ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa jardunaldiak eskainiko dira Orion Nerea Mendizabalen eskutik.

Izena emateko: info@hartueman.com helbidean.

 
 
ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa

ERRESPETUZKO KOMUNIKAZIOA: bizitzarako komunikazioa

 

Zer gertatuko litzateke desadostasunak denok irabazteko eta erlazioa indartzeko moduan kudeatzen jakingo bazenu?

Zuretzako garrantzitsuak diren pertsonekin duzun harremana zainduko duen komunikatzeko modua aurkitzea amesten duzu?

Gustatuko litzaizuke zure beharrak zein bestearenak kontutan hartuko dituen irtenbideak topatzea?Nere

 

Gugan konfiantza gehiago izan nahi dugu, eta sentitzen duguna esan, haserretzeko beldurrik gabe: gure bikotekideari, familiari, ikasleei, lagunei, gure buruzagiei, eta abarri.

Baina sarritan, ez dugu nahi genukeen guztia esaten, edo nahi genukeena baino gehiago esaten dugu; hortaz, ondoeza eta erruduntasuna sentitzen ditugu, gurekiko eta besteekiko.

Marshall Rosenbergek garatutako Komunikazio Ez Bortitza (KEB) izango dugu ardatz prozesu honetan. Tresna sinple eta zehatz batean oinarritzen da, praktikoa eta eraginkorra, gurekin eta besteekin komunikatu ahal izateko, adierazpide zintzoaren eta sentimenduen eta premien entzute enpatikoaren bitartez; betiere, egoera zailak konpontzeko, lankidetzaren eta errespetuaren ikuspegitik; eta ez, ordea, erasoen eta epaien ikuspegitik.

 

NORENTZAT

Harremanak zaintzea interesa duen edonorentzat. Erlazio mota guztiak lantzeko aukera izango da (familia, bikote, lagun, eskola, lan arloa, norbera...).

 

METODOLOGIA

Ikastaroan teoria eta praktika uztartzen dira, ariketen eta proposamenen bidez, ikastaroaren edukiak eguneroko bizitzan esperimentatu ahal izateko.

 

EMAILEA

Nerea Mendizabal, Psikopedagogian lizentziatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, Komunikazioan aditua.

ZUTANI jolasaren sortzaile eta egilea da: KEB-ko bizipen-prozesuan oinarritutako material didaktikoa da, eta bere xedea da lotura emozionala lantzea, gatazken ebazpena erraztuz.

LEKUA

Orioko Haurreskola, Baxoalde, 14. 

 

DATAK ETA ORDUTEGIA

Hileko larunbat bat, 12:00etatik 14:00etara

Azaroak 5, Abendua 17, UrtarrilaK 14, OtsailaK 4, MartxoaK 4, ApirilaK 1, Maiatzak 6, Ekainak 3

 

PREZIOA

150 € kutxabank 2095 5033 12 1062739098 zenbakian. Kontzeptuan "izen abizenak/ Komunikazio Ikastaroa" jarri. 

 

IZEN EMATEA

IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIAGO

Azaroak 2 baino lehen.

Posta elektronikoainfo@hartueman.com