Hik Hasi

YOLANDA JUBETO: “Diru asko irabazi gabe ondo bizi gaitezkeela ikusaraziko diguten erreferenteak behar ditugu”

YOLANDA JUBETO: “Diru asko irabazi gabe ondo bizi gaitezkeela ikusaraziko diguten erreferenteak behar ditugu”

Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzen laguntzeko Yolanda Jubeto ekonomialari eta EHUko irakaslearengana jo du Hik Hasi-k. Krisiaren zergatiak azaltzeaz gain, lan-baldintzen eskasia eta murrizketak zerk eragin dituen ere esplikatu du ekonomialariak, eta bestelako ekonomia– eta gizarte–eredu baterako eskolak egin ditzakeen urratsez hitz egin du. Kontsumo arduratsua bultzatzeko beharra aldarrikatzen du Jubetok eta horretan eskolak bere hondar alea jar dezakeela uste du: “Hezkuntza sistema oso bideratuta dago enpresa handien beharrei erantzutera. Akaso eskola probestu behar genuke elkartasuneko ekonomiako balio batzuk lantzeko”.

 

"Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako?" jardunaldiak

"Zientziak ikasi eta irakatsi zertarako?" jardunaldiak

Ikastolen Elkarteak antolatuta, martxoaren 10ean hasita, "Zientziak ikasi eta irakatsi, zertarako?" XXI. jardunaldi pedagogikoak egingo dira Donostian eta Gasteizen.  

Izena ematea martxoaren 5a arte izango da.

Informazioa eta izena ematea: www.ikastola.net 

 

"Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa

"Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa

Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak "Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu" ikastaroa antolatu du. Martxoaren 10ean hasiko da eta apirilaren 7an amaituko da.

Emailea: Joxerra Gartzia EHUko irakaslea.

Informazioa: 943 212 369 telefono zenbakian edota komunikazioa@asmoz.org helbidean. 

 

Osasuna eta Hezkuntza biltzarra

Osasuna eta Hezkuntza biltzarra

Apirilaren 7tik 10era Kubako Habanan, Osasuna sustatzen duten eskolen 1. nazioarteko biltzarra egingo da.

Izena emateko epea: otsailak 28.

Informazioa: http://www.escuelaspromotorassaludcuba.com/ 

 

Heziberri 2020 Markoa

Heziberri 2020 Markoa

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "Hezkuntza-eredu pedagogikoaren Markoa" aurkeztu die hezkuntza eragileei.

Markoa finkatuta, curriculumen dekretuak prestatzeari ekingo zaio. Horretarako, jarraituko den egutegia azaldu zaie eragileei.

 

"Zein handia den haurtzaroa!" programa

"Zein handia den haurtzaroa!" programa

Otsailaren 25ean arratsaldeko 17:00etan Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzien Fakultateko ekitaldi aretoan, "Zein handia den haurtzaroa!" programa Cinema Paradiso dokumentalaren aurkezpena eta analisia egingo da.

Bertan, haurren arteko harremanen fantasiaren garmatika azaltzen da. Iruñeko Mendillorri  Haur Eskolan egindako ikerketa bat da, eta, joko egoeretan, 2 eta 3 urteko neska-mutikoen arteko hizkuntza interaktiboak duen aberastasuna agertzen da.