Heziberri 2020 Markoa

2014-02-20

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak "Hezkuntza-eredu pedagogikoaren Markoa" aurkeztu die hezkuntza eragileei.

Markoa finkatuta, curriculumen dekretuak prestatzeari ekingo zaio. Horretarako, jarraituko den egutegia azaldu zaie eragileei.

 
 
Heziberri 2020 Markoa

Markoak bost atal ditu:

1. Oinarrizko hezkuntzaren xedeak eta ikaslearen irteera-profil orokorra.

2. Curriculum-ereduak.

3. Metodologia.

4. Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea.

5. Hezkuntza-eredu pedagogikoa ezartzeko eta hobetzeko ildo estrategikoak.

 

Curriculum dekretuak prestatzeko EGUTEGIA:

Lehen curriculumak 2015-16 ikasturterako prestatzeko asmoa agertu du Jaurlaritzak. Hori lortzeko, halako egutegia aurreikusten du:

- 2014ko ekainerako edukia prestatu.

- Ekainetik urrira bitarte, eragileekin kontraste-lana egin.

- Abenduan edo 2015eko urtarrilean Gobernuan aztertzen hasi.