Hazi Hezi

Laster izango da kalean 'Hazi Hezi' aldizkariaren 8. zenbakia

Laster izango da kalean 'Hazi Hezi' aldizkariaren 8. zenbakia

Ondoko gaiak jorratu ditugu, besteak beste:

Gai nagusia: Heziketa berdea

Elkarrizketa: Monica Blas, Euskadiko Emaginen Elkarteko lehendakaria

Gurasoak Mintzo: Harrerako familiak

Eztabaidagai: Zigorra, baliagarria al da?

Sormena: Igor Elortza bertsolariari elkarrizketa

Iritzia: Idurre Eskisabel

 

 

 

Bikien gurasoen elkarteratzea

Bikien gurasoen elkarteratzea

Apirilaren 5ean, larunbata, Beasaingo TTiKLiK! elkargunean bikien gurasoak direnen elkarteratzea egingo da.

Informazio osoa: www.ttiklik.com helbidean.

 

186. hik hasi aldizkaria

186. hik hasi aldizkaria

Argitaratu berri da 186. hik hasi aldizkaria. Gai nagusia, Herri hobea lortzeko, haurrak erdigunean jartzeko beharra azpimarratzen eta arrazoitzen da.

Hik Hasi

Rafael Bisquerra: "Gaitasun emozionalak lantzea funtsezkoa izango da gizarteko behar sozial berriei erantzuteko"

Rafael Bisquerra: "Gaitasun emozionalak lantzea funtsezkoa izango da gizarteko behar sozial berriei erantzuteko"

Gaitasun emozionalak garatzen ­ikastea eta pertsona zoriontsuagoak sortzea dira hezkuntza emozionalaren bi helburu nagusiak. Gai horretan ­aditua da Rafael Bisquerra, ­Psikopedagogian katedraduna (Arta, Herrialde Katalanak, 1949), eta Bilbon izan zen urtarrilean, Erkide-­Irakaskuntzak hezkuntzaren geroaz antolatutako saioetan. Ikasleak ­gaitasun emozionaletan trebatzea ­funtsezkoa dela uste du XXI. mendeko erronka berriei aurre egiteko, eta ­horretarako curriculum akademiko ­osoan hezkuntza emozionala ­garatzeko bitartekoak jarri beharko­ ­liratekeela dio, “gaitasun emozionalak lantzeko bizitza osoko entrenamendua behar baita”.

Hazi Hezi

Pantailak begiratzen ikasi, gero pantailekin ikasteko

Pantailak begiratzen ikasi, gero pantailekin ikasteko

Nerabe askok erabiltzen dituzte bideo-jokoak. Jolas desiratu horien erabilerak eta edukiek guraso asko kezkatzen badituzte ere, Joxi Imaz EHUko irakasleak dio alfabetizazio digitalean laguntzeko eta mundu birtualean bizitzen ikasteko oso baliagarriak direla.

Hik Hasi

Elixabete Garmendia: "Sorgin-ehizatik jaiotako eskola"

Elixabete Garmendia: "Sorgin-ehizatik jaiotako eskola"

Liburutegiko apaletan hautsa kentzen, topatu berri ditut bi koaderno eskolakoak; 1963-1964 ikasturtekoak dira, hamar urtetik hamaikarako bidea egin nuen kurtsokoak.

 

Tintaz hasieran, boligrafoz gero, testuak urdinez, gorriz izenburuak eta azpimarratu beharrekoak, badaude aritmética edo geometriako ariketak, gramatikakoak eta natur zientzietako lezioak, baina toki nagusia, kopuruz eta tratamenduz, Espainiako historiako pasarteek eta erlijio katolikoko gaiek hartzen dute; gainera, testuaz gain marrazkiak ere badaramatzate, alpino arkatzekin pintatuak.