Hik Hasi

Komun bereiziak neskentzat eta mutilentzat, ala ez? Eskola, generoa eta arkitektura (Amelia Barquin)

Komun bereiziak neskentzat eta  mutilentzat, ala ez? Eskola, generoa eta arkitektura (Amelia Barquin)

Bizi naizen hirian ikastetxe bat zaharberritzen ari dira, eta hezkuntza-komunitateak bere beharrak eta iritziak adierazteko aukera izan du. Alderdi askoren artean, planteatu da komunek zer diseinu behar duten, ­eta kontuan hartu da irakasleak generoaren inguruan (eta ikastetxean generoa tratatzeko moduaren inguruan) egiten ari diren hausnarketa-prozesua. Planteamendua oso interesgarria da eta, aldi berean, oso ­ezohikoa.

Hazi Hezi

“Zer egingo dut nire bizitzarekin?”

“Zer egingo dut nire bizitzarekin?”

Batxilergo garaian zalantza ugari izaten dituzte nerabeek arlo askotan. Baita ikasketak aukeratzerakoan ere. Ondorengo urteetan zer ikasi, erabaki garrantzitsua da, azken finean norberaren etorkizuna eta bizimodua finkatuko baitu horrek kasu askotan. Lasai eta zentzunez hautatzearen garrantzia azpimarratzen du Xabier Tolosa orientatzaileak.

 

187. hik hasi aldizkaria

187. hik hasi aldizkaria

Argitaratu berri da 187. hik hasi aldizkaria. Gai nagusia, Lizarra ikastolan landutako IKT-BLOK, hezkuntza konpetentziak lantzeko egitasmoa.

Hik Hasi

IKT-BLOK EGITASMOA, konpetentzietan trebatzea xede

IKT-BLOK EGITASMOA, konpetentzietan trebatzea xede

Oinarrizko konpetentziak
derrigorrezko eskolaren ohiko curriculumean txertatzea helburu hartuta, IKT-BLOK egitasmoa jarri dute martxan Lizarra Ikastolan (gaztelaniazko TIC TAC izenez ezaguna). Ikasleak konpetentzietan trebatzeko estrategia da. 3 urtetik hasi eta 16 urtera arteko ikasleentzat 26 proiektu osatu dituzte, ikasturte bakoitzerako bi. Ikasleei egoera eta arazo errealak planteatzen zaizkie, gelan ikasitakoa modu praktikoan aplikatuz, erresolbitu ditzaten.

Berritzailea delako eta arrakastaz ezarri delako sona handia lortu du egitasmoak, bereziki Nafarroan, eta bertako Eskola Kontseiluak foru komunitateko ordezkari izendatu du Espainiako Estatuko erkidegoetako Eskola Kontseiluen Topaketan parte hartzeko. Arrakastaren gakoa estrategian dagoela uste dute egitasmoaren arduradunek: “Kontua ez da zer nahi dugun, baizik eta zer egin dezakegun nahi dugun hori lortzeko. Eta gu ez gara egingo genukeen horretan geratu, baizik eta egin egin dugu”.

Hazi Hezi

"Esperantza ematen dute ipuinek"

"Esperantza ematen dute ipuinek"

Bizitzak aurkezten dituen gatazkak gainditzen laguntzen du ipuinak. Baina ipuin guztiek ez dute funtzio berdina eta ez dituzte balio berdinak transmititzen. Ipuin egokiak aukeratzen lagundu digu Galtzagorri elkarteko Itziar Zubizarretak.

 

EHn gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! GIDA aurkeztu da

EHn gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! GIDA aurkeztu da

Datorren larunbatean, Agurainen, "Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez!" GIDA aurkeztuko da. GIDAk egiten dituen proposamenak aztertu eta eztabaidatu egingo dira, denon artean aberasten joateko.

Maiatzaren 10ean, goizeko 9:30ean, Aguraingo Kultur Etxean, hezkuntza hobetzen interesa duten guztiak daude GONBIDATUTA.