Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen

Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen

Kontseiluaren baitan biltzen diren hezkuntza alorreko eragileek, Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen proposamenarekin lanean dihardute. 2008an osatu zuten proposamenaren inplementazioarekin jarraitzeko helburuarekin. Gaur egungo irakastereduak aztergai dokumentala (laburpena) egin dute proposamena ezagutzera emateko asmoz.

 

Tximeleta eskolak irakasleak behar ditu

Tximeleta eskolak irakasleak behar ditu

Iruñeko Tximeleta eskola alternatiboak hezitzaileak behar ditu datorren ikasturtean lanean aritzeko. Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan aritzeko izango litzateke, eta, nagusiki, LHn.

Interesa duenak bidal dezala bere curriculuma Info1@tximeleta.org helbidera. 

 

SORTZEN JAIA Uharten

SORTZEN JAIA Uharten

Maiatzaren 18an, Euskal Eskola Publiko Berriaren jaia egingo da Nafarroako Uharte herrian. Sortzen hezkuntza elkarteak antolatutako jaiaren informazioa honi atxikitutako bere webean aurki liteke.

 

Erabaki dira 0-3 formazioaren 2. promoziorako 40 kideak

Erabaki dira 0-3 formazioaren 2. promoziorako 40 kideak

Ekainaren 15erako erabakita geratu da 0-3 formazioaren 2. promozioan parte hartuko duten 40 kideak. Aurrekoan bezala, hainbat irizpide hartu dira kontuan: hezitzaileen formatzaileak izatea, haurrekin ildo horietan lanean aritzea, ildo pedagogiko horien gaineko formazioan arituak izatea, sexua, herrialdea, hik hasiren harpidedunak izatea... eta denen artean, 4 kide zozketatu dira.

Aurten, bereziki, garrantzia izan du eta pisua hartu erabakian, iazko ekitaldirako izena emanda izateak. 

 

Hezkuntza graduak ONLINE / Erdi-presentzialak

Hezkuntza graduak ONLINE / Erdi-presentzialak

Mondragon Unibertsitateak antolatuta, Hezkuntza graduak ONLINE / Erdi-presentzialak formazioa eskainiko da. Horren informazioa eskaintzeko, Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko areto nagusian maiatzaren 10ean goizeko 11:00etan eta maiatzaren 28an arratsaldeko 18:00etan aurkezpenak egingo dira.

Informazioa: harrera.huhezi@mondragon.edu helbidean edo 943 71 41 57 telefono zenbakian.

Hazi Hezi

"Familia beharrean dagoen haur asko bizi da gure etxe aldamenean"

"Familia beharrean dagoen haur asko bizi da gure etxe aldamenean"

Inplikazio sozialak eraginda hartzen dituzte familia gehienek haurrak etxean. Babes, sostengu, atxikimendu eta goxotasun beharrean dauden haurrak izan ohi dira gehienak, eta etxean hartzeko ez dagoela Asiara edo Afrikara joan beharrik diote harrerako familiek, inguruan ere badela aukera.