Herri Urrats maiatzaren 11n

Herri Urrats maiatzaren 11n

Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, jende andana inguratzen ari da Senperen antolatua dagoen 2014ko Herri Urratsera.

Egitarauaren informazioa loturan aurki dezakezu. 

 

Hezkuntza BATZAR IREKIA Agurainen

Hezkuntza BATZAR IREKIA Agurainen

Hainbat hezkuntza eragilek deituta, BATZAR IREKIA egin zen Agurainen maiatzaren 10ean goizeko 9:30ean hasita.

Ikastetxeetatik, herrietako platafornetatik eta abarretik gertutatutako ehun kide inguruk LOMCE legeari nola aurre egin eta Euskal Herriari dagokion hezkuntza nola eraikitzen jarraitu aztertu zuten.

Aurkeztutako GIDA ikastetxeetan, auzoetan eta herrietan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzen joateko tresna egokia dela eritzi zen. Beraz, eztabaidari eta ekarpen berriei jasotzeari ekin zitzaion. Orain, hezkuntza-interesa duten guztien eskura jarriko da.

 

Koldo Saratxaga: "Partekatzeak lehiatzeak baino lehentasun handiagoa izango duen gizarte-eredua dut helburu kooperatiban eta hezkuntzan"

Koldo Saratxaga: "Partekatzeak lehiatzeak baino lehentasun handiagoa izango duen gizarte-eredua dut helburu kooperatiban eta hezkuntzan"

Harreman eredu berri bat ­aldarrikatzen du Koldo Saratxagak (Sopuerta, 1947) hala kooperatibetan nola hezkuntzan. Pertsonek garrantzia izango duten eredu bat bilatzen du, ­etika eta gardentasuna nortasun ­ezaugarri izango dituen gizarte-eredu bat. Bere estiloaren ikurretako bat ­Irizar kooperatiba izan da, eta gaur ­egun Ner group-en dihardu, baina ­hezkuntzan ere egin ditu sartu-irtenak, bai irakasle bezala eta baita guraso ­bezala ere, baina bereziki ­hausnartzaile gisa: “Nire iritziz, ­eskolak gaur egun baino baliabide gehiago eduki behar ditu: profesional onenak eta, hala nola, garaian garaiko behar material eta teknologikoak ­aseak. Gizartearen konfiantza eta ­aitortza handia eduki behar ditu, ­sormen eta esperimentazio prozesu ­jarraia izan behar da, eta taldeko lana bultzatu behar du, indibidualismoa ­gutxituz, partekatzea balioetsiko ­duena eta ez lehiatzea”.

Hik Hasi

188. Hik Hasi aldizkaria

188. Hik Hasi aldizkaria

-GAIA: Eskolako jantokia, heziketarako gune?
-Elkarrizketa: KOLDO SARATXAGA, Ner Group-en sortzailea eta bultzatzailea
-Esperientziak: GAZTELIZARAN PROIEKTUA: enpresa erreal bat administrazioa eta kudeaketa ikasteko 
-Ekarpenak: GEOGEBRA ETA BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEN PRESTAKUNTZA
-Galdeidazue: Zer baliabide ditu irakasleak beste kultura batzuetako familiengana gerturatzeko? SAMIRA GODDI
-Proposamena: BAZTAN ABENTURA PARK
-Atzeko atetik: JAKOBA ERREKONDO

 

GAUR, apirilak 30, IZENA EMATEKO azken eguna

GAUR, apirilak 30, IZENA EMATEKO azken eguna

0-3 urte bitarteko haurrekin aritzeko 2 ikasturteko formazioa. 2. PROMOZIOA

Aurreko ikasturtean, 1. promozioan adierazi zen interesa ikusita, eta haren garapena oso ona izaten ari dela kontuan hartuta, 0-3 urte bitarteko hezitzaileen formaziorako 2. PROMOZIOA eskainiko da.

Hau da, 2014-15 eta 2015-16 ikasturteetako formazioa izango da.

Apirilaren 30 arte eman daiteke izena.

Hik Hasi

2014ko Hik Hasi UDAKO TOPAKETAK badatoz

2014ko Hik Hasi UDAKO TOPAKETAK badatoz

Maiatzaren 1etik aurrera XV. Hik Hasi Udako Topaketetan izena emateko aukera egongo da. XV. Udako Topaketak direla-eta, ahalegin handia egin da eta nobedade ugari izango ditu. Aurtengoak, uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dira Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean.