Hik Hasi

Enpresa erreal bat administrazioa eta kudeaketa ikasteko

Enpresa erreal bat administrazioa  eta kudeaketa ikasteko

Garbiketa-produktuen enpresa bat sortu dute Donostiako Elizaran ikastetxean, modu errealean ­jardunaz eta curriculumak ­dioenean oinarrituz egiten ­ikasteko. Gaztelizaran deitu diote proiektuari. Bere bidez Erdi Mailako Lanbide Heziketan, Administrazioko eta Kudeaketako bigarren mailan, teoria eta ­azterketa oro ezabatuta, enpresa hori kudeatzen jarduten dira. Garbiketa produktuak hornitzaileei erosi eta Donostiako Alde Zaharreko ostalariei saltzen ­dizkiete. Ikasleek taldeka banatuta enpresako lau departamentuak kudeatzen dituzte: erosketak, ­biltegia, salmentak eta ­kontabilitatea. 

 

Euskal Eskola Publikoaren Festa 2014 Balmasedan

Euskal Eskola Publikoaren Festa 2014 Balmasedan

Ekainaren 1ean, igandean, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatuta, Euskal Eskola Publikoaren Festa 2014 egin zen Balmasedan. Informazioa: http://www.ehige.org/ helbidean jaso dezakezu.

 

Ibilaldia 2014 Gernikan

Ibilaldia 2014 Gernikan

Ekainaren 1ean, euskararen bihozfera izenburupean Bizkaiko ikastolek antolatutako Ibilaldia egin da Gernikan. Informazioa eta egitaraua: http://www.ibilaldia.com

Hazi Hezi

Idurre Eskisabel: "Politikaz"

Idurre Eskisabel: "Politikaz"

Lagunarteko eztabaida pipertuenetakoak umeen zaintza eta hazkun-tzaren inguruan sumatu ditut azken boladan, zenbaitzutan betidaniko adiskidetasunak ozpintzeraino. Halaber, ohartu naiz eskola atari eta parkeetako guraso (tira, ama) bandoak ere irizpide horren arabera sortzen direla maiz: alegia, norberaren haurren ongizaterako, eta, batik bat, nor bere buruaren bake eta autoestimurako hautatzen den zaintza eta haz-kuntza ereduaren arabera –eta, noski, ugariak eta konplexuak dira barne bakea eta autoestimua lortzeko bideak–.

 

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAren 2. jardunaldiak

HEZKUNTZA BERRIKUNTZAren 2. jardunaldiak

Maiatzaren 15ean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatuta, "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak" izenburupean, Hezkuntza Berrikuntzaren 2. jardunaldiak egin ziren.

40 kide inguruk hartu zuten parte jardunaldietan. Egin zen MAHAI-INGURUAN, interesgarria izan zen Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea den Arantza Aurrekoetxea, Ikastolen Elkarteko Abel Ariznabarreta, Kristau Eskolako Arantza Arostegi, BIHE Eskola Publikoko Xabier Mendizabal, HUHEZIko Agurtzane Martinez eta irungo Berritzeguneko Iñaki Biain kideen ideiak jendearen artean zirkulatzen aritzea. Irakasleen prestakuntzaren gainean dauden ideien kontrasterako oso egokia izan zen.

Hik Hasi

Eskolako jantokia, heziketarako gune?

Eskolako jantokia, heziketarako gune?

Euskal ikasleen erdiek bazkaltzen dute egunero eskolako jantokian. Baliabide urriko familietako
haurrei eguneko otordu nagusia eskolan doan emateko sortu baziren eren, gaur egun, nagusiki, beste funtzio bat betetzen dute: guraso  biak lanean dituzten seme-alabei zerbitzua eskaintzea. Denboran aurrera egin ahala gainera izaera hezitzailea aitortu zaio jantokiari: haurrak elikatzeaz gain, higiene, autonomia, ardura eta elkarbizitza balioetan hezteko ere funtsezkoa dela diote adituek. Baina errealitatean, jantokiak heziketa behar bati erantzuten dio edota gizarte-antolaketa modu baten ondorioz sortu da eta beraz, sistemaren beharrei erantzuten die?