Hik Hasi

Jaime Altuna: "13-14 urteko gaztetxoek Negu Gorriak ez ezagutzeak zer pentsatua ematen dit: zer kultura ari gara transmititzen?"

Jaime Altuna: "13-14 urteko gaztetxoek Negu Gorriak ez ezagutzeak zer pentsatua ematen dit: zer kultura ari gara transmititzen?"

Norberaren bizipenetatik abiaturik, euskararen  erabilera sustatu nahi du Euskaraolak.
Horretarako, psikologiaren arloan uste eta jarreren eraldaketan bizipenek eta emozioek duten
eraginkortasuna kontuan dauka, batetik, eta bestetik,  hizkuntza berari  eta hizkuntza
komunitateari garrantzia emateaz gain, hizkuntza norbanako gisa hartu eta maila indibidualean erreparatzen du, soziolinguistikako ekarpenak kontuan izanik.

Hazi Hezi

Ohitura osasungarriak

Ohitura osasungarriak

Osasuntsu egoteak ez du gaixotasunik ez edukitzea esan nahi, gaixotasun-gabezia baino zerbait gehiago da osasuna; ongizatea izatea da, hala fisikoa nola emozionala eta soziala.
Haurtzaroan ohitura osasungarriak hartzea bizitza osasuntsu baterako inbertsiorik onena izango da.

 

AMAITU DIRA Hik Hasi Udako Topaketak

AMAITU DIRA Hik Hasi Udako Topaketak

Hik Hasik eta EHUko Pedagogiak antolatuta, uztailaren 2an, 3an eta 4an, goizeko 9:00etatik 14:00etara hainbat ikastaro egin dira Donostiako EHUko Pedagogia fakultatean, Santamaria liburutegian, Irakasle Eskolan eta Ekintza ikastolan. (Hemen argazki batzuk)

580 kide, giro ederrean aritu dira goizetako ikastaroetan eta 107 arratsaldeetako saio libreetan. ZORIONAK DENOI!!, eta, UDA EDERRA IZAN DEZAGULA!!!!

 

Hik Hasi

Alvaro Beñaran: “Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar dira, bestela zatiketa bat gertatzen da eskolaren eta bizitza errealaren artean"

Alvaro Beñaran: “Esaten duguna eta egiten duguna koherenteak izan behar dira, bestela zatiketa bat gertatzen da eskolaren eta bizitza errealaren artean"

‘Hezkuntzan zailtasunak: hezitzailearen erantzunak (emozioak, afektuak eta sentimenduak)’ ikastaroan 0-6 urteko hezitzaileen erreakzioak, emozioak eta printzipioak mahai gainean jarriko ditu Beñaranek.

Hazi Hezi

Kalean da 9. Hazi Hezi

Kalean da 9. Hazi Hezi

- Gaia: Osasuntsu hazi

- Elkarrizketa: Amelia Barquin - "Laborategiko baldintzak beharko genituzke gure semak eta alabak berdin hezteko"

- Gurasoak Mintzo: 'Guraso bakarreko familiak' eta 'Kafea Amentzat'

- Eztabaidagaia: Izenak izana dakar?

- Sormenaz: Maialen Fauthoux eta Arantxa Irigoyen "Amatu gara, baina ez da deus bukatu; beste zerbait hasi da"

- Iritzia: Xabier Etxaniz Rojo

- Etab.

 

Urtxintxaren eskaintza

Urtxintxaren eskaintza

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak 8 ikastaro luzez eta 6 ikastaro laburrez osatutako eskaintza egin du datorren 2014-15 ikasturterako. Ikastaro horiek guztiak euskaraz izango dira.

Informazioa eta izena ematea: www.urtxintxaeskola.org helbidean.