Hazi Hezi

Ekin, sentitu, pentsatu

Ekin, sentitu,  pentsatu

Haur txikien ikasketa-prozesua ez da nerabeena edo helduena bezalakoa, haien pentsamendua ez baita intelektuala. Mundua pentsamenduaren bidez ulertu ahal izateko, gorputzarekin bizi behar dute aurretik, ekinez, mugituz eta sentituz.

 

Hezkuntza emozionala jardunaldia

Hezkuntza emozionala jardunaldia

Hegoak astintzen taldeak antolatuta, Hezkuntza emozionala izenpean jardunaldiak egingo dira urriaren 2an, 3an, 9an eta 15ean Donostiako EHUko FIHEZI Fakultatean.

Informazioa: http://hegoakastintzen.wordpress.com/

 

ZIBURUKO IKASTOLAri laguntzeko kanpaina

ZIBURUKO IKASTOLAri laguntzeko kanpaina

Auzitegiak Ziburuko ikastola ixteko agindua eman du. Irteten ez badira, eguneko 100 euroko isuna jarriko dio eta argindarra eta ura kenduko dizkio. Horri aurre egiteko, eguneko, 200 euroko gastua baino gehiagokoa izango du.

Egoerak euskal hezkuntzaren aldekoen elkartasuna ekarri du. Nahi duenak, aukera du laguntza eskaintzeko. Informazioa: http://seaska.eus/eu/node/126

 

EUSKAL HERRIKO HISTORIA sareko ikastaroa

EUSKAL HERRIKO HISTORIA sareko ikastaroa

Nabarraldek antolatuta, Euskal Herriko historia sareko ikastaroan parte hartzeko izena emateko aukera ireki da. Iraiilaren 29 arte eman daiteke izena, Euskal Herriaren mugarri historikoak ezagutzeko ikastaroan.

Informazio guztia: http://ikasnabarralde.com/?page_id=58

Hazi Hezi

Erdimina arintzeko, bainuontzia

Erdimina arintzeko, bainuontzia

Erditzeko bainuontzi bereziak jartzen hasi dira  Euskal Herriko hainbat ospitaletan. Mina leuntzeko eta dilatazioan laguntzeko erabil daitezke; ez ordea, umea bertan izateko. Erditzea arrunta
–medikalizatu gabea– izatea da bainuontzia erabili ahal izateko baldintzetako bat.

Hik Hasi

Bizitzaren aurrean, betaurreko moreak - Nerabeak eta hezkidetza: nola jarri zaintza erdigunean

Bizitzaren aurrean, betaurreko moreak - Nerabeak eta hezkidetza:  nola jarri zaintza erdigunean

Zeintzuk dira hezitzaileon beharrak? Pozik al goaz lanera? Eta neska-mutilek zein behar dituzte? Zer dakarte motxilan? Lubakietatik irtenda, elkar zaintzea posible al da? Galdera horietatik abiatuta, hezkidetzaren, sexuen hezkuntzaren, harreman horizontalen nahiz tratu onen inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko gakoak eskaintzen dituzte Edurne Mendizabal Tolosa eta Axi Baglietto Gabilondo Arremanitz Kooperatibako kideek ikasleekin, irakasleekin zein gurasoekin egiten dituzten saioetan.