Hazi Hezi

Demokrazia etxean hasten da

Demokrazia etxean hasten da

Garrasia, ipurdikoa, juizioa... gainezka egiten dute sarri gurasoek, nahi ez luketen eran jokatuz haurrekin. Familiako harremanak begirunezkoak izan daitezen bi oinarri dituzte: norbere burua
errespetatzea eta haurren garapen-premiak asetzea.

Hik Hasi

hik hasi, 20 urtez tresna eta bilgune

hik hasi,  20 urtez tresna eta bilgune

20 urte beteko dira ikasturte ­honetan Hik Hasi euskal ­heziketarako egitasmoa sortu zela. Euskal irakaskuntzan ziharduten partaide guztien informazio-iturri eta eztabaidarako nahiz ­elkarlanerako gune izateko ­xedearekin jaio zen, eta beste ­ezeren gainetik, euskal hezkuntza-sistema eraikitzea zuen jomuga. Arian-arian urratu du bidea eta 20 urtez euskal hezkuntzarako tresna eta bilgune izateko ­helburuarekin jardun du lanean.

 

Urraren 11n LOMCEren aurkako kalejirak egin dira

Urraren 11n LOMCEren aurkako kalejirak egin dira

Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki! LOMCEri ez! Inposaketei ez! izenpean kalejirak egin dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hezkuntzako hainbat eragilen deiei milaka herritarrek erantzun diote.

BILBOn, 17:30ean, Jesusen Bihotzetik abiatuta.

GASTEIZen, 18:00etan, Andra Mari Zuriaren plazatik.

DONOSTIAn, 17:30ean, Boulevardetik.

IRUÑEAn, 17:30ean, Antoniuttitik 

 

Urriaren 5ean, Kilometroak Orion

Urriaren 5ean, Kilometroak Orion

"Erria Txikoketa!" izenpean egin da urriaren 5ean aurtengo Gipuzkoako ikastolen festa, Orion.

Egun osoan hainbat ekitaldi kultural izan dira herrian.

Informazio osoa: http://www.kilometroak.net 

 

Sopuertako gose greba bertan behera utzi dute

Sopuertako gose greba bertan behera utzi dute

Urriaren 4an, Sopuertan, herriko alkateak eta "La Baluga" eskolan matrikulatu ezin diren haurren bi gurasok gose greba mugagabea hasi zuten. Orain, Hezkuntza Sailarekin adostu ondoren, gose greba bertan behera utzi dute. Printzipioz, ikasturte honetan Zaillako eskolara eramango dituzte 7 haurrak, eta datorren ikasturterako hitz egiten jarraituko dute Sopuertan bertan geratzeko.

Hik Hasi

Laster da kalean ikasturte honetako lehen Hik Hasi

Laster da kalean ikasturte honetako lehen Hik Hasi

Besteak beste, hauxek dira 191. hik hasi-n jorratu ditugun gaiak:

- Hik Hasi egitasmoaren 20. urteurrenaren inguruko erreportajea

- Angel Perez Gomez Pedagogian doktore eta Didaktikako katedradunari elkarrizketa

- LOMCE-ren nondik norakoei buruzko atala (hilabetero argitaratuko da)

- Loriz Malaguzzi pedagogoaren gaineko elkarrizketa Alfredo Hoyuelosi (0-3 zikloko hezitzaileen formazioaren barnean)

- Eskolen eta Irakasle Unibertsitate Eskolaren arteko elkarlanari buruzko bi artikulu

- Nolako garrantzia dute osasun edukiek euskal hezkuntzan? galderari erantzuna

- Hik Hasi-ren proposamena: Ondartxo, itsas kulturaren zentroa

- Imanol Epelde Pagolaren ekarpena - Atzeko Atetik atalean