Hik Hasi

Arkitekturak pedagogian duen eraginaz, Finlandia eredu hartuta

Arkitekturak pedagogian duen eraginaz, Finlandia eredu hartuta

Arkitekturaren eta pedagogiaren artean zer nolako erlazioa dagoen aztertzeko “The Best School in the World. Eskola Arkitektura Finlandian” proiektua ekarri dute Oteiza Museora. Finlandiako hezkuntza-emaitza arrakastatsuetan arkitekturak eta diseinuak zer nolako ekarpena egin duten aztertu dute, hango zazpi eskoletako esperientzia erakutsiz.
 
Arkitektura hezitzaileen jardunerako tresna dela diote adituek, eta, era berean, espazioak hezkuntza jarduera hori gertatzen deneko markoa ezartzen duela. Horregatik, arkitekturak sekulako indar pedagogikoa izan dezakeela uste dute.
   

 

HARPIDETZAren abantailak

HARPIDETZAren abantailak

HIK HASI egitasmoa bere 20. ikasturtean murgildu denean, harpidetza kanpaina berezia abiatu du, hainbat opari eskainita.

hik hasi aldizkarian harpidetzen bazara (50 euro urtean), oro har dituen abantailez gain, Joseba Sarrionandiaren "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" ipuin laburren liburua oparituko dizu, eta, Hazi Hezi aldizkarian harpidetuta (20 euro urtean), berriz, "69 abesti jolasteko" CDa.

Bi aldizkarietan harpidetzen bazara (65 euro urtean), bi opariak batera jasoko dituzu. 

 

"Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia

"Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia

Azaroaren 25ean, Ikastolen elkarteak antolatuta, "Hezkuntza, legez eta bidez" jardunaldia egin da Bilboko EHUren paraninfoan.

Hizlarien artean, Adrian Zelaia, Santi Merino eta Francesc Colomé arituko dira. Ikastolek bere aldetik, gaiaren gainean duten jarrera ADIERAZPENA idatzian agertu zuten.

Hazi Hezi

KONTZILIAZIOA: Gaur egungo laguntza- sistemak asetzen al ditu familien premiak?

KONTZILIAZIOA:  Gaur egungo laguntza- sistemak asetzen al ditu familien premiak?

 

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lana eta familia-bizitza bateragarri egiteko kontziliazio-sariak bukatu izanak, batetik, eta Frantziako Gobernuak seme-alabengatik ematen diren laguntzak gutxitzea erabaki izanak, bestetik, familien laguntza-sistema osoa berrikusteko premia azaleratu du. 

 

REGGIO EMILIAko jardunaldietan 880 kide aritu dira

REGGIO EMILIAko jardunaldietan 880 kide aritu dira

Azaroan 14an BILBOko Bizkaia Aretoan egin zen eta azaroaren 15ean DONOSTIAko KURSAALen. Guztira, 880 hezitzaile aritu dira bi egunak kontuan hartuta.

Maddalena Tedeschi pedagogoak eta Chiara Spaggiari hezitzaileak hango udal haur-eskolen teoria eta praktika pedagogikoa azaldu dute.

Donostiako kasuan, NUPeko Alfredo Hoyuelos irakaslea ere izan da.

 

Aniztasunaren BAItan Jardunaldi Pedagogikoak

Aniztasunaren BAItan Jardunaldi Pedagogikoak

Barakaldoko Berritzeguneak antolatuta, XXVIII. Jardunaldi Pedagogikoak egingo dira urriaren 30ean, azaroaren 5ean eta azaroaren 12an "Clara Campoamor" Zentro Zibikoan.

Informazioa: http://bgune0428jp.blogspot.com.es