Hazi Hezi

Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"

Mari Luz Esteban: "Emakumeak oso kontrolatuak gaude orokorrean, eta amatasunari dagokionean ere bai"

Euskal Herrian amatasunaren gaia oso gutxi ukitu dela dio EHUko Gizarte Antropologiako irakasleak: “Ama onaren ideia oso sartua daukagu”. Ideologia gogor hori ukitu ezean, emakumeek traba asko izaten jarraituko dutela irizten dio. Erdigunean amatasuna ez, umeen zaintza jartzearen aldekoa da.

 

"NeguLab" Sormena indarrean!

"NeguLab" Sormena indarrean!

Eguberrietan, Donostiako EHUko liburutegian informatikako sormen lanak lantzeko jardunaldiak egingo dira neska-mutilentzat: zeure ordenagailua sortu, Minecraft-ekin programatu, bideo-jokoak eta animazioa sortu, robotak mugitu, narrazio digitalak egin, jostailu fabrikan 3D landu, komikiak marraztu...

 

ERRIGORAren ESKERRA ematea eta ZORIONTZEA

ERRIGORAren ESKERRA ematea eta ZORIONTZEA

Erriberan ekoiztutako produktuak Euskal Herri osoan saltzeko ERRIGORA kanpaina amaitu denean, 12.000 saski banatu ditu.

Erriberako jakiz betetako saskiak saldu eta 151.000 euro Nafarroako eremu ez-euskalduneko euskalgintzara bideratuko dira.

Hik Hasi

Reggio Emilia, hiria heziketaren gordailu

Reggio Emilia,  hiria heziketaren gordailu

Komunitate oso baten esperimentu pedagogikoa da Italiako Reggio Emiliako hezkuntza-eredua. Hango eskoletako esperientziaz hitz ­egiteak hiriari buruz mintzatzea esan nahi du. Komunitate horrek haurtzaroan eta heziketan inbertitu egin baitu, denbora eskainiz, baliabideak bideratuz eta ekarpen ekonomikoak eginez. Reggio Emiliako esperientzia bizitzaren kontzeptu laiko baten gainean eraiki dute, eta sinetsita daude hezkuntzari buruzko euren ­diskurtsoa ez dela pedagogikoa soilik, baita politiko eta etikoa ere. 
 
Esperientzia horren guztiaren berri eman zieten Maddalena Tedeschi pedagogoak eta Chiara Spaggiari hezitzaileak Euskal Herriko hezkuntza alorreko 880 profesionali, azaroaren 14an Bilbon eta 15ean Donostian, Hik Hasik antolatutako jardunaldietan. 
   

 

HAZI HEZIn harpidetzeko eskaintza berezia DURANGOn

HAZI HEZIn harpidetzeko eskaintza berezia DURANGOn

Hazi Hezi haziera eta hezkuntza gaiei buruz hezitzaileei eta familiei zuzenduriko hiruhilabetekaria da. DURANGOko azokan harpidetzen zareten guztiontzat eskaintza berezia prestatu dugu (20 euro urteko lau zenbakien truke) eta opari bat jasoko duzu: Joseba Sarrionadiaren “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” ipuin laburren liburua, “69 abesti jolasteko” CDa edota "Ilargiaren sekretua" DVDa.

 

Euskararen eguna: sormen-lan ederra

Euskararen eguna: sormen-lan ederra

Euskararen eguna dela-eta, hainbat iniziatiba ikus ahal izan ditugu egun hauetan. Guri, ikasle talde batek egindako sormen-lana ederra iruditu zaigu. Horra hor, ikusi nahi bada.