Noemí BENEITO Berriozarren eta Donostian

Noemí BENEITO Berriozarren eta Donostian

Euskal Herriko Pikler-Lóczy elkarteak antolatuta, otsailaren 27an eta 28an Berriozarren eta 3an, 4an eta 5ean Donostian jardunaldiak egingo dira. Bietan, Noemí Beneito argentinarra arituko da.

Izena ematea, otsailaren 8ra arte BERRIOZARerako, eta, 15era arte DONOSTIArako egongo da zabalik. 

Informazio gehiago: www.piklerloczy.org helbidean

 

LOMCEri aurre egiteko neurriak zehaztu dituzte

LOMCEri aurre egiteko neurriak zehaztu dituzte

Otsailaren 7an, Bilbon, HEZKUNTZA PLATAFORMEN TOPAGUNEAk deituta egindako batzarrean LOMCEri aurre egiteko hainbat neurri zehaztu dira.

Abenduaren 6an, Durangon, "GURE GIDA"ren lanketa praktikoraren gainean egindako batzarrari, oraingo batzarrean hainbat neurri zehatz erabaki dira.

Hik Hasi

Nola egiten diete irakasleek eta eskolek aurre, egunero-egunero, LOMCEren ereduari?

Nola egiten diete irakasleek eta eskolek aurre, egunero-egunero, LOMCEren ereduari?

LOMCEri aurre egin eta Euskal Herrirako hezkuntza propioa eraikitzeko “GURE GIDA” izeneko txostena argitaratu zuten 2014ko udaberrian hainbat hezkuntza eragilek: Sortzen-Ikasbatuazek, Ikasle Abertzaleak, Ikastolen Elkarteak, ELAk, LABek, EILASek, UEUk eta Hik Hasik. Bertan, ildo pedagogikoa eta arlo kurrikularra zehazteaz gainera, Espainiako hezkuntza erreformak dakartzan ondorioak ekiditeko edota murrizteko hainbat proposamen egiten dira.

 

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu

Asmoz fundazioak Ahozko eta idatzizko komunikazio gaitasuna nola hobetu izeneko ikastaroa antolatu dugu Joxerra Garzia irakaslearekin batera.

Informazio gehiago:  http://komunikazioa.asmoz.org/index.php/eu/

Hik Hasi

Kalean da dagoeneko Hik Hasi aldizkariaren 195. zenbakia

Kalean da dagoeneko Hik Hasi aldizkariaren 195. zenbakia

Besteak beste, ondoko gaiak landu ditugu:

- Bartzelonako El Martinet eskolaren inguruko erreportajea

- Karmele Perez Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko doktoreari elkarrizketa

- LOMCEren inguruko galdetegia: "Nola egiten diete irakasleek eta eskolek aurre LOMCEren ereduari?

- Iruñeko Egunsenti haur-eskolako esperientzia

- Naiara Berasategi Gizarte Psikologiako doktorearen ekarpena hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren inguruan

- "Zertan lagun diezaioke ikasleari gaztetatik programatzen ikasteak?" galderari erantzuna

- "Arbel beltza" erakusketaren inguruko artikulua Hik Hasiren proposamenean

- Naroa Gaintza irakasle eta musikariaren ekarpena Atzeko Atetik atalean 

Hik Hasi

Nora Salbotx: “Herri bezala LOMCEri erantzuten ari garenaren kontzientzia hartu behar dugu”

Nora Salbotx: “Herri bezala LOMCEri erantzuten ari  garenaren kontzientzia hartu behar dugu”

Eguneroko lanean bizi du LOMCE Nora Salbotx Amaiurko (Nafarroa) eskola txikiko zuzendariak, beste irakasle askok eta askok bezala. Eta egunero erantzuten dio erreformari, aniztasunari, sormenari, pentsamendu kritikoari, inklusioari leku eginez eskolan, beste irakasle askok eta askok bezala. Erantzun horren garrantziaz kontzientzia hartzea bera, Salbotxen iduriko, erantzuna eraginkorrago egiten hasteko bide bat litzateke.