Hazi Hezi

Mila koloretako familiak: hain ezberdin, hain berdin

Mila koloretako familiak: hain ezberdin, hain berdin

Familia bakoitza bat eta bakarra da, beraz, sendi guztiak, definizioz anitzak dira. Gaur egun eredu klasikotik ateratzen diren familiak inoiz baino gehiago dira, eta kopurua handitzearekin batera, onarpena eta ikusgarritasuna ere ugaldu da. Baina ez dago dena egina: mila koloretako familien ereduak onartzeko eta aniztasuna aberastasun gisa bizitzeko, urratsak falta dira oraino.

 

 

II. Lurraldea & Hizkuntza jardunaldia

II. Lurraldea & Hizkuntza jardunaldia

Otsailaren 5ean eta 6an, "II. Lurraldea & Hizkuntza, erronkak & tresnak" jardunaldiak egingo dira Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

izena ematea irekita dago otsailaren 4a arte. Matrikula doan baina aurretik izena eman behar da: www.ueu.eus/jardunaldiak helbidean.

Hik Hasi

Urte biko gelan zein funtzio bete dezake pentsalekuak? Beharrezkoa al da?

Urte biko gelan zein funtzio bete dezake pentsalekuak? Beharrezkoa al da?

Karmele Artetxe eta Elena Herran Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakasleek galdera horri erantzuten diote hurrengo lerroetan. Besteak beste, diote maisu-maistrek umeak egin duenaren gainean hausnar dezan pentsalekura bidaltzen badute ere, bi urteko umeak horretan ez duela pentsatzen. "Ezin duelako, ez nahi ez duelako. Umeak bizi eta sentitu egiten du egoera, baina ez du irakasleak nahi izango lukeen ideien gaineko gogoeta egiten".

 

Oñatiko Herri Curriculuma sortzen jardunaldia

Oñatiko Herri Curriculuma sortzen jardunaldia

Oñatiko Udalak eta herriko ikastetxeek antolatuta, "Oñatiko herri curriculuma sortzen" jardunaldia egingo da urtarrilaren 21ean, arratsalde 18:00etan, Kultur Etxeko zine aretoan. 

Esperientzia eredugarriak ezagutzen lelopean, Arrasateko, Azpeitiako eta Orioko esperientziak ezagutzeko jardunaldia izango da.

 

Orioko Herri Curriculuma esperientzia Aramaion ezagutzen

Orioko Herri Curriculuma esperientzia Aramaion ezagutzen

Hezkuntza Plataformen TOPAGUNEA ekimenak "Herririk Herrira gure hezkuntza ehunduz" lelopean antolatuta, Herri Curriculuma, Orioko esperientzia ezagutzen jardunaldia egingo da urtarrilaren 22an, arratsaldeko 18:30ean, Aramaioko Kutur Etxean. 

Hazi Hezi

Raquel Royo Prieto: “Emakumeei euren nortasunaren parte balitz bezala eskatzen zaie zaintzaz arduratzea”

Raquel Royo Prieto: “Emakumeei euren nortasunaren parte balitz bezala eskatzen zaie zaintzaz arduratzea”

Lana, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeko neurriei genero ikuspegitik begiratzen die Raquel Royo Prieto soziologoak. Erantzunkidetasunaren garaia dela dio, guraso biek euren seme-alaben zaintzaren ardura parekidea har dezaten, baimen berdintzeak sustatuz, genero-arauak irauliz, baina, lehenik eta behin, nork bere gurasotasun-ereduaz hausnartuz.