Hik Hasi

Maite Goñi: “Gure mendeari dagokion moduan irakatsi ezean, ikasleei etorkizuna lapurtzen ari gatzaizkie"

Maite Goñi: “Gure mendeari dagokion moduan irakatsi ezean, ikasleei etorkizuna lapurtzen ari gatzaizkie"

Euskarako eskoletan Realeko jokalariak elkarrizketatzeko WhatsAppeatzen aritzen dira Maite Goñiren ikasleak. Adibide bat besterik ez da. Hezkuntza bizi ditugun garaietara egokitu behar dela sinetsirik, eredu memoristikoen aurrean bestelako helburu pedagogiko-didaktikoak lortzeko, elkarrekintza sustatzeko, kolaborazioa bermatzeko, motibazioa igotzeko, nork bere erritmora ikasteko... etekina ateratzen die teknologia berriei Ordiziako Jakintza ikastolako eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak.  Denbora darama horretan. Eta urteak aurrera joan ahala, IKTak hezkuntza-estrategietatik kanpo gelditzen ari direla ikusteak kezkatzen du irakaslea.  

 

Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako deia

Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako deia

Hik Hasik gutxi landu duen esparrua izan da Bigarren Hezkuntza. Orain arte, ez gara gai izan ziklo horretan diharduten profesionalengana iristeko, eta landu beharreko esparrua dela iruditzen zaigu. Horregatik, Bigarren Hezkuntzako errealitatea ezagutu nahi dugu alor hori jorratzen duten irakasleen eskutik. Nerabezaroak duen garrantzia kontuan hartuta, hezkuntza hausnarketa egin nahiko genuke, eta, esparru horretan dabiltzan profesionalen parte-hartzea beharrezko litzateke.

 

BILERA eguna, urtarrilaren 22an, arratsaldeko 6:00etan, Donostian.

Hik Hasi

194. hik hasi aldizkaria

194. hik hasi aldizkaria

-GAIA: HEZIBERRI, hezkuntza-eredu propioa eraiki ezinean.
-Elkarrizketa: MAITE GOÑI, irakaslea eta IKTetan aditua.
-LOMCE ez! EHn gure hezkuntza eraiki!
-0-3 zikloko hezitzaileen formazioa: parte-hartzea Reggio Emilian.
-Esperientziak: "Gela gorria": Matisse eta uda.
-Ekarpenak: Ikastolen adierazpena: hezkuntza, legez eta bidez.
-Galdeidazue: Pentsalekua zertarako? Karmele ARTETXE eta Elena HERRAN.
-Proposamena: "Itsaspeko bihotzak" haur literatura eta hezkidetza aretoa.
-Atzeko atetik: KOIKILI LERTXUNDI futbolaria.

Hik Hasi

Jesus Mari Mujika: "Bizitzako graziak dastatzeko bideak jorratzen irakastea eta errealitateari nortasunez eta ausardiaz heltzeko balioak lantzea da heziketaren egitekoa"

Jesus Mari Mujika: "Bizitzako graziak dastatzeko bideak jorratzen irakastea eta errealitateari nortasunez eta ausardiaz heltzeko balioak lantzea da heziketaren egitekoa"

Mundua, nahitaez, paradigma berri baten beharrean dagoen honetan, bizitza eta bizitzeko era ulertzeko zereginean hezkuntzak betetzen duen funtzioa giltzarria izan daitekeela dio Jesus Mari Mujikak (Aizarna, 1946). Deustuko Unibertsitatean eta Santo Tomas Lizeoan Etikako eta Filosofiako irakasle gisa ia 40 urtez izandako esperientziatik mintzo da. Argi du eskolaren zeregina zein den: belaunaldi berriak mundu hobe baterako heztea; baina zentzu utopiko pixka bat izan gabe ez daitekeela horrelakorik egin azpimarratzen du, "zentzu utopikoa diodanean, ez naiz utopia itxi horiez ari, baizik eta gaurko mundua alda daitekeela eta gizarte hobe bat posible dela sinesteaz". Horrexegatik, uste du eskolak haurra edo gaztea ez duela bideratu behar egungo gizarteko egituretara molda dadin, gizarte hori hobea egiteko nahi izan dezan baizik.

 

HAZI HEZIko harpidedun berrien artean 100 euroko opari-txartela zozketan

HAZI HEZIko harpidedun berrien artean 100 euroko opari-txartela zozketan

HAZI HEZI haziera eta heziketa aldizkarian erregeak pasa bitartean harpidetzen direnen artean Zarauzko MEITAIMAITIE dendan erabiltzeko 100 euroko opari-txartela zozketatuko dugu.

Hik Hasi

Itsaso Gutierrez: "Amatxori esango diot"

Itsaso Gutierrez: "Amatxori esango diot"

“Amatxori esango diot erosteko bi erloju, bata niretzat, eta bestea zuretzat, Maite. Zurea handiena”. Gaur ikastolan orduak ­ikasi ditugu. Erlojuak. Makiltxoa bostean jartzean eskua jaso behar genuela esan digu Maitek, gure andereñoak. Ni konturatu naiz. Bostean zegoenean esan diot, “Maite, Maite, bostean dago”, eta irribar egin dit. Nirekin pozik jarri da, eta bihar erloju bat oparituko diot. Amatxori esango diot.