Hazi Hezi

11. Hazi Hezi ere inprentan da jada

11. Hazi Hezi ere inprentan da jada

- Gai nagusia: mila koloretako familiak

- Elkarrizketa: Mari Luz Esteban

- Gurasoak mintzo:  gaixotasun arraroak dituzten haurren aitak eta amak

- Kontziliazioa II: "Emakumeei euren nortasunaren parte balitz bezala eskatzen zaie zaintzaz arduratzea" 

- Kultur proposamena: Gotzon Barandiaranekin

- Sormena: Pirritx, Porrotx eta Marimototsi elkarrizketa

- Kontsultak, jolasak, albisteak, iritzia... etab. 

 

Euskaraz ikasi nahi duten herrien mobilizazioa

Euskaraz ikasi nahi duten herrien mobilizazioa

Abenduaren 14an, "Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenak" antolatuta, Euskaraz bizi nahi dugun herrien batzarra eta mobilizazio eguna izenpean, batzarrak eta mobilizazioak egingo dira Nafarroako Tafallan.

 

GURE GIDA lantzeko lansaioa

GURE GIDA lantzeko lansaioa

Abenduaren 6an, larunbata, Hezkuntza Plataformen TOPAGUNEAk deituta, GURE GIDA lantzeko lansaioa egingo da Durangoko Kurutziaga ikastolan, goizeko 10:30ean hasita.

LOMCEri modu praktikoan aurre egiteko eta bestelako hezkuntza eredu bat eraikitzeko lansaioa izango da. 

 

EUSKARA ANIZTASUNEAN topaketa

EUSKARA ANIZTASUNEAN topaketa

Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Euskara aniztasunean topaketa egingo da abenduaren 12an Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean.

Hik Hasi

Inprentatik ateratzear da azken Hik Hasi

Inprentatik ateratzear da azken Hik Hasi

Besteak beste, ondoko gaiak landu ditugu:
 
- Reggio Emiliako heziketa ereduari buruzko erreportajea
 
- Jesus Mari Mujika Filosofia eta Etikako irakasleari elkarrizketa
 
- LOMCEk Lanbide Heziketan duen eraginaz artikulua
 
- "Atzerkhizkuntza" proiektuaren inguruko ekarpena
 
- Hik Hasiren 20. urteurreneko ospakizunen inguruko kronika
 
- Amaiurko gaztelura bisita, Hik Hasiren proposamenen atalean
 
- Itsaso Gutierrezen Atzeko Atetik 

Hazi Hezi

Manu Muniategiandikoetxea: "Oso jarrera osasuntsua da sormena, indar handia ematen dizu"

Manu Muniategiandikoetxea: "Oso jarrera osasuntsua da sormena, indar handia ematen dizu"

Arriskua, hanka sartzea, akatsak egitea..., jolasa eta gozamena bezalaxe, sortze-prozesuaren parte ezinbesteko dira, baita ikasteko eta bizitzeko ere. "Badakit bizitza ez dela beti horrela, baina saiatu behar gara gauzak gustura egiten, gozatzen".