BERRIA egunkariaren aldeko sinadura bilketa

BERRIA egunkariaren aldeko sinadura bilketa

Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzetan, aurten, 200.000 euro gutxiago jasoko dituela-eta, sinadura bilketa egiten hasi da Berria egunkaria.

Informazio osatuagoa: www.berria.eus webean. 

 

LOMCE aztertzeko saioa HAMAIKA telebistan

LOMCE aztertzeko saioa HAMAIKA telebistan

LOMCE legea aztertzeko, Lurdes Imaz (EHIGEko kordinatzailea), Maite Alonso (Eskola kontseiluko zuzendaria), Joxe Mari Auzmendi (Hik Hasi aldizkariko koordinatzailea) eta Hezkuntza plataformako kideak elkarrizketatu ditu HAMAIKA telebistak.

Hik Hasi

"Dena ikas daiteke, bizitza osoan zehar ikasteko motibatuta bagaude eta ikasteko baldintza egokiak baditugu"

"Dena ikas daiteke, bizitza osoan zehar ikasteko motibatuta bagaude eta ikasteko baldintza egokiak baditugu"

Angel Perez Gomez (Valladolid, ­Espainia, 1949) Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan hasi zen 1971n, eta ­ordudanik, irakasle eta ikerlari lanak uztartu ditu. Pedagogian doktore eta ­Didaktikako katedraduna da, eta ­hainbat erakunderen aholkulari izan da ­antolaketa, ebaluazio eta irakasleen prestakuntza gaietan.

Huheziko Ikaskide Taldeen ­Jardunaldietara etorri da, eta bertan, besteak beste, oinarrizko ­konpetentziek egungo hezkuntza-­erronkei erantzuteko hartzen duten ­garrantziaz jardun zuen, eta baita ­modu oinarrizkoagoan eskolak gaur ­egun dituen erronkez ere, gizartea ­aldatu den neurrian eskolaren erronka ere aldatu egin dela bai baitio: “Uste dut maisu-maistrak eta ­unibertsitateetako irakasleak ez dira guztiz jabetu gertatu den aldaketa ­erradikalaz, hau da, gure eguneroko praktikak funtsik gabe uzten dituen ­aldaketaz”.

 

"Esan, izan, ZANGOZAn" arrakastatsua

"Esan, izan, ZANGOZAn" arrakastatsua

Milaka eta milaka herritarrek erantzun zioten Nafarroa Oinezek Zangozarako egindako deialdiari. Nafarroako ikastolek "Esan, izan, ZANGOZAn" izenpean antolatutako euskararen aldeko jaiak aurreikuspen guztiak gainditu zituen.

 

Eskolako hizkuntza ereduen mapa

Eskolako hizkuntza ereduen mapa

Igandean, herriz herriko eskolako hizkuntza ereduen mapa argitaratuko du BERRIAk.  

 

H@ZKUNTZARI: Ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,...?

H@ZKUNTZARI: Ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,...?

Hainbat talderen artean antolatuta, "Gune irekia" egingo da urriaren 24an eta 25ean 10:30etik 19:00etara Leioako Laboragunean.

Informazioa: www.hezkuntzari.wordpress.com helbidean